ilabete gutxi barru mugituko dira Lehen Hezkun-tzako ikasleak haien beharretara diseinatutako eraikin berrira. Eraikina sistema pedagogikoarekin batera garatu den proiektu integral baten emaitza da.

Ategorrieta Proiektua 2016an abiatu zen prozesu parte-hartzailea izan da. Irakasle-taldeak lan handia egin du hezkuntza-arlo guztiak aztertzen eta marko pedagogiko berrian horietako bakoitzak izango duen garapena diseinatzen; ikasleen ametsetako Ikastolaren ekarpen batzuk ere diseinuan integratuta daude; azkenik, gurasoek ere aldaketa metodologikoetan edota jangela eredu berria diseinatzerakoan zer esana izan dute.

Arkitektoek, Ikastolako gurasoak hauek ere, irakasleekin batera egindako lanketaren ondorioz malgutasuna ardatz duen eraikina diseinatu dute. Espazio bakoitzak helburu zehatz bati erantzuten dio: ikasleek bakarka zein taldeka, ikasgelaka, mailaka zein zikloka lan egiteko aukera izango dute. Altzariak ere mugikorrak izango dira, di-da batean espazioen erabilera aldatu ahal izateko. Horrez gain, antzerki aretoa, komunikazio txokoa, arte gela, musika eremua, liburutegia, kirol aretoa, eta baratza ere baliatuko ditugu ikaslearen adimen aniztasunari erantzuteko.

Hezkidetza eta aniztasunari so eginez, LHko eraikinak izango dituen 3 atariek profil ezberdinei erantzungo diete. Mugimenduak eta kirolak bere espazioa izango dute, baina margoketarako, mahai jolasetarako, dantzarako, inprobisaziorako edota, besterik gabe, lasai egoteko eremuak diseinatu dira.

Jangela ere eremu hezigarri bat da Zurriolan eta jatorduetako ohitura egokiak landuko dira bertan. Bestalde, adinaren araberako ardurak izango dituzte eta errespetuzko jarrerak, jateko denbora nahikoa hartzea eta mahaikideen arteko solasaldia sustatuko dira etengabe.

1.300 ikasle inguru ditu Donostiako Gros auzoko hezkuntza kooperatiba honek. 50 urtetik gorako ibilidearekin, kalitatezko euskal hezkuntza eskaintzea du helburu, irakaskuntzarako proiektu berri-tzaileak oinarri hartuta.

Zurriolako Ikaslearen Irteera Profila jarraituz, ikasle euskaldun eta euskaltzaleak, komunikatzaile eleanitzak, autonomoak, kooperatiboak, baliabide digitalen erabiltzaile eraginkor eta arduratsuak hezten dira, besteak beste. Izan ere, Zurriolako komunitateak bere inguruan eragin nahi du, Donostiatik eta Euskal Herritik mundura zabaltzen den begiradarekin.

Helburu horrekin, Ikastolen Elkartearen eskutik marko pedagogiko eta metodologiko propioa osatu du Zurriola Ikastolak. Konpetentzien lorpenean oinarritutako hezkuntzaren ikuspegitik, Euskal Curriculumaren garapena gauza-tzen du, etapa eta arlo guztietan.

Haur Hezkuntza etaparen xede nagusia da, familiekin lankidetzan, haurraren garapen osoa bideratzea. Izan ere, haurraren eta etorkizunean izango den helduaren bizitza, hein handi batean, haurtzaroan izandako esperientziek baldin-tzatuko dute. Ondorioz, haurrarekiko errespetua, konfiantza eta bere segurtasun fisiko eta emozionala bermatzea dira lehentasunak, hezitzailea haurraren bidelagun izanik. Haurrak Ategorrietako Villa Soroan daude, goitik behera eraberritutako eraikin enblematikoan. Bertako espazioen malgutasunari esker haurraren mugimendu eta ekintza modu autonomoan garatzeko behar dituen baldin-tzak ematen dira.

Lehen Hezkuntzan, 6 eta 12 urte arteko haurraren berezko ezaugarriak hartzen dira kontuan, pentsamendu logikoaren garapena, deszentralizazio afektiboa, taldearen garrantzia, autonomia eta ikasketa teknikak indartzeko helburuarekin. Aniztasuna aintzat hartuz, testuinguru ezberdinak eskainiko dira esperimentazioa, manipulazioa, eztabaidak eta hausnarketak sustatuz. Ikasle hauek pedagogia berritzaileen eskura diseinatutako eraikin berrian kokatuko dira, non espazio bakoitza adin honetako ikasleen beharrei erantzuteko pentsatuta dagoen.

Bigarren Hezkuntzan garrantzi berezia dute ikaslearen garapen biologiko, psikologiko, sozial eta sexualak. Etapa honen helburua ikasleek jasotako edukiak eta analisirako gaitasuna lantzea eta garatzea izango da. Irakasleak tresnak emango dizkio bere ibilbidean topatuko dituen erronken aurrean konpetente izateko. Bigarren Hezkuntzatik gorako ikasleak, adinari egokitutako espazio handiko hirugarren eraikin batean kokatuta daude. Egokitzapen arkitektonikoak egin eta egingo dira bertan ere, metodologiarekin bat datozen jarduerak ahalbidetzeko.

Kalitatearen eskaintza ikasgela-eremutik haratago zabalduz, Zurriola Ikastolako ikasleek eraikin bakoitzeko sukaldean bertan egunero prestatutako menu orekatuak jaten dituzte. Zerbitzuetako langilegoa ikastolako ikuspegi bera partekatzen duten gurasoz dago osatuta, kooperatiba izaerari jarraiki. Bestalde, familien kontziliazioari erantzunez, zaintza zerbi-tzua eskola-egunez kanpo ere eskain-tzen da, opor garaitan alegia.

Ikaslearen alderdi ludiko-soziala garatzeko asmoz eta Ikastolaren ikuspegiarekin bat eginez, beste ikastola askorentzat erreferente izan diren eskola ezberdinak sortu ditu urteetan zehar Zurriolak, hala nola, Musika eta Dantza Eskola, Arte Eskola, Kirol Eskola, baita aurten Donostiako Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko duen Zurriola Antzerki Eskola ere.