easaingo Andramendi Ikastolako kideentzat ezinbestekoa da ikasleak ondo ezagutzea: "Gure ikasle asko sehaskatik ezagutzen ditugu, eta hori oso aberatsa da, hainbeste urtez beraiei gure begiradaren aniztasuna eskaintzen diegulako, eta gure helburua DBH amaieran bere bidea askatasunean egiteko aukera eskain-tzea da. Baina egia da 0-16 ikuspegi horrek berak ematen digula guri ere gure ikasleengandik ikasteko aukera eta gure irakaskun-tza-prozesua bere osotasunean aztertzeko", adierazi dute.

Euskal kultura zabaltzea da Ikastolaren ardatz nagusietako bat eta horrexegatik euskara txertatuta dago bere hezkuntza proiektuan. Urrian, Goierriko ikastolen artean Kilometroetako festa antolatzea egokitu zitzaienean horixe gelditu zen agerian: "Euskararen espazio sozialaren beharra aldarrikatu dugu, izan ere, garbi dago ez dela nahikoa euskara geletan ikastea; euskaraz bizitzeko urratsak eman behar direla, oraindik. Eta sortu ginenetik, egunero-egunero, eskola-ordu barruan eta eskola-orduz kanpo Ikastolak antolatu dituen ekintza guztien helburua gure ikasleak eta gure herria euskalduntzea izan du helburu Beasaingo Ikastolak", zehaztu du Ainhoa Garin ikastolako lehendakariak.

"Kilometroetan taldean lan egiten asmatu badugu, herri onurako kooperatiba garelako ere gertatu da, eta baita gure seme-alaben irakaskun-tzan ere lan-talde kooperatiboetan antola-tzen direlako eskolak, eta elkarbizitza eta parekidetasunareako hautuak, edo KIVA proiektuaren esperientziak, irakaskuntzan eta irakaskuntzaren antolaketan laguntzen dutelako", gaineratu du Irantzu Anuntzibai, ikastolako lehendakari-ordeak.

Eguneroko elkarlan horri esker, 380 ikasle ditu Beasaingo Ikastolak. Eta Derrigorrezko irakaskuntza osoaz gain, HH0-2 ere bertan duen ikastetxe bakarra da Beasainen.

Horretaz gain, Beasaingo Ikastola ANDRAMENDI guraso-ekimenez sortutako kooperatiba da, eta gurasoek behar dituzten zerbitzuak ere ematen ditu urte osoan, goizeko 7.30etatik arratsaldeko 17.30etara, eta horien artean, ludoteka eta jangela orduko zerbitzua eskaintzen dituzte.

Dagoeneko berrogei langile ari da Ikastolan lanean, eta horietatik 18 dira beasaindarrak, eta %80a Goierri ingurukoak; hizkuntzari ezezik euskalkiari ere garran-tzi handia emanez. "Ikastola anitza eta herritarrak euskalduntzen asmatzen duen ikastola da. Eta guzti horrekin harro gaude. Aurtengo Kilometroak muralean gure ikasleek adierazi duten leloa betetzen ari garela uste dugu: Ikastolak herriari".

Bestalde, "aniztasunarekiko begirada eta arreta ardatz hartuta egin dugu lan, ikasleari eta errealitatea ulertzeko eredu isolatzailea alde batera utziz" adierazi du Tere Irastortza, Beasaingo Ikastolako zuzendariak.

DEI deritzo Beasaingo Ikastolak IDUrako egitasmoari (Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala), Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak orain bost urte hautatutako Berrikuntzarako ikastetxeetako bat izanik. Hezkuntza arloan ikusmolde desberdin bat eskaintzen duen eredua proposatzen du IDUk eta ondorengo abiapuntuak ditu ardatz: ez dago ikasle mota bakar bat; diseinuaren hastapenetik erantzuten zaio aniztasunari; eta ikasle guztientzat aukerak hobetzen eta areagotzen ditu. "Sormenari eta ikerketari tarte berezia eskaintzen diogu, ebaluazio bakoitzean hiru sormen eta ikerketa aste antolatuz, liburu astea, kultur astea, etabar. Oso garrantzizkoa dela uste dugu, ikasleen nortasunean sakon-tzeko eta ikasleen berezko gaitasunak sustatzeko. Ikerketa mailan, berriz, gure ikasleak zientzia azoketan eta proiektu ezberdinetan parte hartzen dute eta oso aberasgarria da", argitu dute.

Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutarazteko ate irekiak antolatu dituzte Beasaingo Andramendi Ikastolan: datorren astelehenean eta asteartean izango dira, hurrenez hurren, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako familientzat.