Kalitatezko hezkuntza, jasangarritasunetik

29.05.2021 | 01:04
Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak arreta berezia eskaintzen dio konpetentzia pertsonalak lantzeari. Argazkia: N.G.

Ikastolaren helburu nagusia ikasleak lan-munduan arrakasta izan dezaten prestatzea da. Helburu hori lortzeko etengabeko hobekuntza bermatuko duen sistema eta estrategia izatea ezinbestekoa da. Ikasleei kalitate oneko hezkuntza eskaini ahal izateko lan egiten dute, etorkizun hurbileko sektore berrietarako etengabe prestatuz.

Sektoreko erreferentziazko enpresekin aliantzak indartuz, perfil profesionala zehazteaz gain, arreta berezia eskaintzen dio konpetentzia pertsonalak lantzeari. Pasioz eta pausoz-pauso, Suhar izeneko proiektu propioa hedatzen ari dira ikastolan. Gizartea eraldatuko duten pertsona bizien alde egiten dute lan, eta horretarako, garapen pertsonal eta profesionalerako ikaskuntza-ingurune ani-tzak jartzen dituzte eskura, metodologia aktibo eta espazio fisiko zein didaktiko berritzaileetan oinarrituta.

Enpresekin lankidetzan aritzea funtsezkoa da espazio anitz horiek sortu ahal izateko. Izan ere, harreman horien bidez, langilearen profila zein den identifikatu, eta lan-munduko errealitatea ikasgelara hurbildu nahi dute. Erreferentziazko enpresekin eta beste prestakuntza-zentro batzuekin proiektu aitzindariak aurrera eramaten dituzte. Aurten, osasun mentaleko, errealitate birtualeko eta 3Dko proiektuak indartsu sartu dira, eta hurrengo urteari begira, bilakaera sakonagoa izatea aurreikusten dute. Osakidetza, Biziraun, Agifes, Hezkuntza, EHU, Bartzelonako Hospital del Mar, Domotec, Donostia Ospitalea, Exper 3D, Assumplio Prinnova Fundazioa eta Bonanova Institutoa dira ikastolaren bidelagunetako batzuk aurrez aipatutako proiektuetan.

 

gizarte konpromisoa

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolan gizarte-berdintasunean sinesten dute eta kolektibo zaurgarriak gizarteratzen lagundu nahi dute, baita genero ikuspegitik ere. Zerbitzu bidezko ikaskuntza-metodologiaren bidez, ikasleek gaitasunak eskura-tzen dituzte benetako gizarte-premia bati erantzunez, elkarteekin eta enpresekin lankidetzan. Boluntario-tza sustatzen dute bizi-proiekturako balio erantsi gisa, eta pertsonekin beren gizarte-konpromisoa garatzen saiatzen dira. Datorren ikasturtean, esaterako, hezkuntza inklusiborako eskola-laguntza proiektu bat garatuko dute.

Nortasun euskalduna izanik, Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak euskal kulturaren aldeko konpromisoa eta mundura irekitako ikuspegi globala batzen ditu. Kultura aniztasunak eta eleaniztasunak enplegagarritasuna sustatzen dute, eta elkartrukeak, atzerriko Erasmus praktikak, Ikastolaren Nazioarteko Astea, Kompar edota errealitate birtualeko KA2 Erasmus proiektua bezalako ekimenak ematen dituzte aurrera. Gero eta pertsona gehiagok nazioarteko esperientzia aberasgarriak bizitzeko aukera izan dezaten lan egiten dute.

Ikasturtea amaitzeko, Eskola Iraunkor gisa errekonozitu dute. Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolaren misioa garapen jasangarriaren helburuetan eragitea da, Agenda 2030ren helburuak bere eginez, gizarte-erakundeekin aliantzak bilatuz eta sinergiak sortuz. Ingurumena zaintzen dute, burujabetzaren eta energia berriztagarrien aldeko apustu garbia eginez. Horrela, eguzki-plakak instalatuko dituzte energia garbia sortuz eta CO2 gutxiago isuriz. Gizartea, ekonomia zirkularra eta ingurumena: beren jardueraren balio erantsi gisa definitzen dituzten hiru ardatz dira. Animatzen zara?

informazio gehiago

noticias de noticiasdegipuzkoa