TOLOSALDEA LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE INTEGRATUA

Kalitatezko eta gertutasunezko prestakuntza aurreratua eta berritzailea

29.05.2021 | 01:05
Kalitatezko eta gertutasunezko prestakuntza aurreratua eta berritzailea

Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuakdatorren ikasturtetik aurrera jarduera fisiko eta kiroletako erdi eta goi mailako zikloak eskainiko ditu

Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak kalitatezko lanbide prestakuntza aurreratua eta berritzailea berma-tzen du. Aro digitala aintzat hartuz, bere eskaintza askotarikoa da, proiektuetan eta metodologia berrietan oinarritua, eta enpresa eta erakundeei zerbitzua eskaintzen die. Partaidetza, prestakuntza eta elkarlana oinarri gisa hartuta, pertsona arduratsu, ekintzaile, eleaniztun eta trebeak heztea du helburu, eta horretarako, irakaskuntza pertsonalizatua eta metodologia aktiboak erabiltzen dituzte. 2020-2021ko ikasturtean, 558 ikasle ari dira bertan.

Arratsaldeko ordutegian, berriz, langileentzako ikastaroak eskaintzen dituzte; langabetuentzako ikastaroak, enpresentzako neurrira diseinatutako ikastaroak eta beste hainbat ere ematen dituzte. Izan ere, Tolosako ikastetxe honek eskarmentu handia du langileei eta langabeei etengabeko prestakuntza ematen, eta baita ikasleek enpresetan egiten dituzten praktiketan ere.

Enpresei laguntza teknologikoa eskaintzen die, eta hainbat proiektu egiten ditu enpresekin elkarlanean. Modu berean, Tknika zentroarekin lankidetzan aritzen da, kalitatea eta berrikuntza hedatzen, eta baita inguruko enpresekin eta administrazio publikoarekin ere, Lanbide Gaitasuna Egiaztatzeko Egituran, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin.

Metodologia aurreratuak

Hezkuntzaren eraldaketa fasean gauden honetan, Tolosaldea LHII metodologia berrietan erreferentzia garrantzitsu bat da, ikasketa kolaboratiboa landuz eta zeharkako gaitasunei behar duten garrantzia emanez. Horretarako, irakasleen konpromisoaz gain, haien heziketak duen garrantziaz jabetzea ezinbestekoa da.

Eredu eleanitza

Eleanitza proiektuaren bidez ikasgai batzuetan ingelesez ikasteko aukera dute ikasleek. Ikasleen hizkuntza gaitasunak hobetzeko aukera paregabea da hau.

Ekintzailetza

Ikasenpresa programa ziklo guztietan ematen da, helburuen artean enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea (sormena, berrikun-tza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimena, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, eta abar). Ikasleek enpresa simulatua sortu behar dute eta zikloarekin zerikusia izan behar du. Aurten, adibidez, 33 Ikasenpresa sortu dira ikastetxe honetako ziklo guztietan.

Heziketa duala

Heziketa duala da Tolosaldea institutuaren beste ezaugarrietako bat. Bigarren ikasturteko ikasleek aukera izaten dute enpresan eta ikastetxean edukiak lantzeko. Prestakuntza partekatu horren bidez ikasleek harreman zuzenagoa dute enpresa munduarekin eta, gainera, proiektu honetan parte hartzen ari diren bitartean, soldata bat jasotzen dute.

Lan-praktikak

Lantegietako praktikei dagokienez, praktika ordu kopuru altua egiteko aukera dute Lanbide Heziketako ikasleek. Gainera, bigarren mailatan ikasturteko azken hiru hilabetetan ikasketei dagozkien enpresetan egiten dituzte praktikak. Arlo teknologikoan, Tkgune proiektua azpimarratzekoa da, zeinaren bitartez ikastetxea lankidetzan aritzen den inguruko enpresa txikiekin eta ertainekin proiektu teknologikoetan, produktu edota zerbitzu berriak sortuz. Bestalde, Tolosaldea Lanbide Heziketa institutuan Europako Batasuna ahalbidetzen duen Erasmus+ programaren barruan atzerriko hainbat herrialdeetan ikasketak eta enpresetan lan praktikak egiteko aukera dago. Ikasleek atzerrian praktikak hiru hilabetez egin ditzakete.

kiroletako ziklo berriak

Irailetik aurrera, kirol eta jarduera fisikoetako familiako ziklo berriak eskainiko ditu: Erdi mailako Natur inguruneko eta aisialdiko gidaritza eta Goi mailako Egokitzapen fisikoa. Bi ziklo hauen eskaintza eskolaren nahi historiko bat da, eta gizartearen beharretara egokitzea du helburu.

eskaintza oso zabala

ERDI MAILAN

Natur inguruneko eta aisialdiko gidaritza

Soldadura eta galdaragintza

Mekanizazioa

Mikroinformatika sistemak eta sareak

Instalazio elektriko eta automatikoak

Merkataritza jarduerak

GOI MAILAN

Egokitzapen fisikoa

Administrazio eta Finantzak

Mekatronika industriala

Automatizazioa eta robotika industriala

Sareko informatika-sistemen administrazioa

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

Eraikuntza metalikoak

Instalazio termikoak eta

fluidodunen mantentzea

noticias de noticiasdegipuzkoa