- Europako Batzordeak argi berdea eman zion atzo elektrizitatea sortzeko gas naturalaren prezioari gehienezko muga jartzeko iberiar proposamenari. Horren arabera, batez beste, orduko megawatt (MWh) bakoitzeko 50 euro ordainduko dira 12 hilabetez, faktura elektrikoa merkatzea ahalbidetuz. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren iturriek atzo baieztatu zutenez, Iberiar penintsulako salbuespena izendatu zaion proposamenak Bruselaren oniritzia jaso ondoren, “lanean gabiltza ahalik eta azkarren Ministroen Kontseilura eraman ahal izateko”.

Apirilaren 26an lortu zuten akordioa Espainiak eta Portugalek Europako Batzordearekin, Iberiar Penin-tsulako elektrizitatearen handizkako merkatuan gasaren prezioari muga jartzeko. Inolaz ere, hitzarmen hori Europar Batasuneko agintarien argi berdea jasotzeke zegoen, Ministroen Kontseilura eraman eta lehenbailehen indarrean jarri ahal izateko, maiatz honetako fakturan jada eragina izan dezan.

António Costa Portugalgo lehen ministroak adierazi zuenez, “une honetan Espainiako Gobernuarekin koordinatzen ari gara bakoitzari dagokion legedia nola onartzen dugun, biharko dena prest izateko helburuarekin. Portugalgo gobernuburuak “irismen handiko neurritzat” jo zuen proposamena, eta Espainiak bere ministro-kontseilua asteartetan bildu ohi duenez, Portugalgo Gobernuak ere egun horretantxe egiteko asmoa duela adierazi zuen. Bere hitzetan, “ezohiko kontseilua egingo dugu neurri hori onartzeko, Iberiar Penintsula osoan aldi berean indarrean sar dadin.

Negoziazio teknikoetan aste zail eta luzeak eman ondoren, Espainiak eta Portugalek joan den astearen amaieran bidali zioten proposamen bateratua Europako Batzordeari. Europako Gobernuarekin lortutako akordioaren arabera, gasaren erreferentziazko prezioa 40 euro/MWh ingurukoa izango da hasiera batean, eta batez besteko prezioa 50 euro/MWh-koa izango da neurria indarrean egongo den 12 hilabeteetan. Akordio hori bat dator Kontseilu Europarrak martxoaren 24an eta 25ean hartutako erabakiarekin, itunarekin eta erregelamenduekin bateragarria denez, eta, horri esker, Iberiar Penintsulako salbuespena izendatu duten aldi baterako mekanismoa abian jarri ahal izango da, datorren negua amaitu arteko estaldura eskainiz.

Gainera, kontsumitzaile guztiek sumatuko dute mekanismo horren onura, batez ere eguneroko merkatuan indexatuta daudenek (spot), bai eta araututako tarifa dutenek ere (PVPC). Teresa Ribera hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroak emandako datuaren arabera, “gas naturalari muga hori ezartzeak, argindarraren faktura %30 inguru jaistea ekarriko luke”. Espainiak eta Portugalek aurkeztutako hasierako proposamenaren helburua, elektrizitatea sortzeko gas naturalaren gehieneko prezioa 30 euro/MWh-ra mugatzea zen - Ziklo konbinatu eta kogeneraziokoetan -, argiaren faktura merkatzeko asmoz; inolaz ere, azkenean kopuru hori 50 euro/MWh-raino igo zuten, neurriaren aplikazioa denboran luzatzea bermatuz.

Iberiar penintsulako salbuespenak, Bruselara bidali zenetik, gaitzespen azpimarragarria jaso du sektore elektrikoaren aldetik. Espainiako eta Portugalgo merkatu elektrikoetako operadoreek behin eta berriz ohartarazi dute, Iberiar penintsulako salbuespen horrek “oso inpaktu garran-tzitsuak” eragin ditzakeela dagoeneko kontratatuta dauden deribatuen epekako merkatuetan.

l 208,71 euros/MWh. El precio medio de la electricidad en el mercado mayorista se mantendrá hoy estable, prácticamente repitiendo el precio de ayer, por encima de los 208 euros por megavatio hora (MWh). En concreto, el precio medio del 'pool' para hoy será de 208,71 euros/MWh. El precio mínimo de la luz para este 10 de mayo se dará entre las 16.00 y las 17.00 horas, con 176,22 euros/MWh, mientras que el máximo para la jornada será de 237,95 euros/MWh y se registrará entre las 08.00 y 09.00 horas.