- Erkidegoen arteko desberdintasunak nabarmenak dira etxebizitzen prezioan; esate baterako, Euskadin pisu bat erosteko ordain-tzen den batez besteko kostuarekin Extremaduran hiru eros ahal izango lirateke. Eta kosturik altuena duten Balear Uharteetako edo Madrileko prezioak kontuan hartuta, berriz, ia lau etxebizitza erosteko gauza izango ginateke.

Erregistratzaileen Elkargoaren Higiezinen Urtekariak azaldu eta jaso ditu prezioen podiumean dauden hiru erkidegoen eta faroltxo gorriaren arteko alde nabarmen horiek. Datu horiek, noski, oso lotura estua dute eremu bakoitzeko soldatekin eta bizi-mailarekin. Balear Uharteen kasuan, atzerritarren higiezinetako inbertsioak gorantz kotizatzen du, bai oporretarako etxebizitzen kasuan zein bertan bizi-tzekoak direnetan. Beraz, erregistratzaileen arabera, Balear Uharteetako etxebizitzaren batez besteko prezioa da 300.000 eurotik gorako bakarra, zehazki 311.503 euro. Oso gertu dago Madril, 291.763 euroko prezioarekin, eta ondoren datorren Euskadirekiko arrakala dago (246.761 euro).

Hortik behera kontrasteak izugarriak dira. Katalunia da laugarrena 212.145 euroko prezioarekin, Balearretatik ia 100.000 eurora. Prezio garestienak dituzten talde hori, 180.000 euro baino zertxobait gutxiagokoa den Estatuko batez bestekoaren gainetik dagoela azpimarratu behar da.

Extremadura dago oso nabarmen, 81.102 euroko prezioarekin, eta bere aurrekoa den Gaztela-Mantxatik nahikoa urrun (97.465 euro). Bi erkidego horiek dira 100.000 eurora iristen ez diren bakarrak. Bien bitartean, maila ertainean kokatzen dira Nafarroa (171.961 euro), Kanariak (162.086) edota Andaluzia (157.729).

Beste herrialde batzuetako herritarren erosketak zazpi erkidegotan igo ziren iaz, gehien bat Balear Uharteetan (%3), sektore horretan atzerriko inbertsioaren pisurik handiena duen lurraldea izaten jarraituz: salerosketa guztien ia herena (%32,67).

Estatu osoan, 2020an 47.500 eragiketa izatetik 61.000 eragiketara igo zen 2021ean atzerriko eskaria; baina guztizkoarekin alderatuta, %10,8 baino ez ziren izan, aurreko urteko %11,3koarekiko; datu horrek erakusten duenez, bost urtez jarraian behera egin du atzerritarrek erosketetan duten pisu erlatiboak. Euskadin, atzerritarren erosketen ehunekoa laugarren txikiena da, %2,61.

Atzerriko nazionalitateen mapan, britainiarrek jarraitzen dute nagusi izaten Andaluziako probintzien erditan.