- Jose Luis Escrivá Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak atzo aurkeztutako datuen arabera, Gizarte Segurantzak, lehen hamabostaldian jasotako datuak kontuan izanda, otsailean 21.000 afiliatu gehiago izango dituela aurreikusi du, hil honen amaieran 19.918.726 kotizatzaile izateraino. “Lan erreforma abian jarri zenetik, azken bi hilabeteetan kalitatezko enpleguak gora egin du, hainbat dimentsiotan antzematen denez. Kontratu mugagabea duten afiliatuen kopuruak gora egin du eta aldi baterako kontratua dutenenak, berriz, behera”, adierazi zuen Escrivak prentsaurrekoan.

Afiliazioaren hazkunde-erritmoa “oso altua” denez, Gizarte Seguran-tzak dagoeneko baztertu egin du, aldaketa hori soilik pandemia osteko “egokitzapenaren” ondorioz gertatu denik. Escrivak atzo aurkeztutako datuen arabera, kontratu mugagabeen ehunekoak gora egin du eta aldi baterako kontratuen kopuruak behera, pandemia aurreko 2020ko datuekin alderatuta.

Gizarte Segurantzak emandako datuen arabera, otsaileko lehen hamabostaldian, aurreko urteetan baino 160.000 afiliatu gehiago erregistratu ziren, eta aldi baterako kontratuak 150.000 gutxiago izan ziren. Escrivaren iritziz, alde hori “oso nabarmena” da, eta 2021eko amaieran indarrean sartutako lan-erreformari zor zaio. Araudi berri horrek izan du eraginik aldizkako kontratu finkoen igoeran ere, aurreko urteetan baino 20.000 afiliatu gehiago daudelarik.

Kontratatzeko modalitate hori sor-tzeak, ehuneko 10 puntu jaitsarazi ditu iraupen oso laburreko kontratuak, 2017tik 2020ra bitartean batez beste %39,4 izatetik urtarrilean %29,5 izatera igaro baitira. Ministroak aurkeztutako datuek diotenez, kontratu horien batez besteko iraupena 5,2 egunekoa zen, eta orain 6,3ra pasatu da. Escrivari “oso deigarria” iruditu zaio, ostalaritzaren kasuan, 3,1 egunetik 3,9 egunera pasa izana.

Espainiako kontratazioaren aldaketei erreferentzia eginez, “prekaritatea murrizten ari da” adierazi zuen. Sinatutako kontratuen iraupena ere “nabarmen hazi dela” nabarmendu zuen Escrivak: 2017tik 2020ra bitarteko batez bestekoa %35,8koa zen, eta egungoa, berriz, %39,5era igo da.

Gizarte kotizazioengatiko bildutako diru-kopurua %8 hazi da urte batetik bestera. “Afiliazioa ez ezik, soldaten eta lan egindako orduen bilakaeraren araberako zerga-bilketaren oinarriak ere hazten ari dira”, esan zuen. Pandemiaren aurreko mailetara itzuli garela azpimarratu zuen Escrivak, eta susperraldi hori Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) igoeraren ondorio ere badela. Gainera, hainbat sektore oso dinamikoetan kalitatezko enplegua sortzen ari dela nabarmendu nahi izan zuen: informazioan eta komunikazioetan, jarduera zientifiko-teknikoetan edota berrikuntzarekin lotutakoetan.

Koronabirusaren eraginez aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteetan (ERTE) dauden langileen kopuruak ia ez du aldaketarik izan abenduaz geroztik, jaitsiera txiki bat baino ez.

Un mes. El Gobierno central dará un plazo de transición, previsiblemente de un mes, para que las empresas con trabajadores en ERTE covid, actualmente unos 104.000, puedan adaptarse al nuevo esquema recogido en la reforma laboral. La vicepresidenta segunda y ministra de Trabajo, Yolanda Díaz, explicó que probablemente en el Consejo de Ministros del próximo martes se arbitre “un mecanismo de transición de los ERTE hacia una pasarela para la aplicación” de los nuevos mecanismos incluidos en al reforma, en vigor desde finales del año pasado. “Vamos a una situación de transición durante un mes de adaptación para que las empresas puedan cambiar el modelo e ir a la aplicación directa de la reforma laboral”, señaló.