- Hainbat enpresak itxi egin beharko omen du, batik bat obra publikoetan aritzen direnak, lehengaien prezioaren igoera dela eta. Hala jakinarazi du Eraikuntzaren euskal klusterrak, Eraikunek.

Jon Ansoleaga zuzendari nagusiak eraikuntzaren euskal sektorearen egoera aztertu du, eta material-hornikuntzarik ezak eta, batez ere, lehengaien prezioaren gorakadak nabarmen eragin diotela aitortuz.

Ansoleagak azaldu zuenez, hainbat faktorek eragiten dute hornidura faltan, eta aipatu du "mundu guztia aldi berean aktibatu dela" birusak eragindako geldialdiaren ondoren, eta jarduera logistikoa eta garraioa "ez direla gauza, aldi berean produktuak eskatzen ari diren sektore guztiei erantzuteko".

Klusterraren arduradunak esan duenez, batez ere altzairu eta egur hornidura premia omen dago; eta argi adierazi du, arazo horrek "lehengai urri horien" prezioaren igoera ekarri duela. Eraikuneko zuzendari nagusiak azaldu zuenez, lehengaien prezioaren igoeraren azterketa egin dute klusterrean, besteak beste, altzairuarena edo zurarena, baita beste hainbat produktu amaituena ere, nahiz eta, oro har, "ia guztiak igo diren". Horren guztiaren ondorioz, obra berriaren eta birgaitzeen prezioa garestitu egin da, eta hori "arazo larria da". Ansoleagaren hitzetan, nolanahi ere, oraingoz "hornidura falta ez da horren kezkagarria, arazoa izan, bada ere". Oraingoz topatu duten zailtasun nagusia lehengaien prezioen igoera da. "Guztia garestitu baita, izugarri, gainera; une ba-tzuetan egurraren prezioa bikoiztu egin da, eta altzairua, txostena egin zenean, %40 igota zegoen", azaldu zuen Ansoleagak, energiaren kostuaren igoerak ere "prezioetan eraginik baduela" gaineratuz.

Prezioen igoera horrek eraikuntza-sektorean izango dituen ondorioei buruz, Ansoleagak aurreratu zuen 2022ko ekitaldia "erabakigarria" izango dela, datorren urterako hazkunde-perspektiba dagoelako eta, egungo egoerak "ziurgabetasuna" dakarrelako.

Eraikuneko arduradunak gogora ekarri zuen, urte honetarako sektorearen fakturazioaren hazkunde moderatua aurreikusten zela, susperraldi bat, nahiz eta ez zuten espero 2020ko jaitsiera estaltzerik. "Ekonomiaren pareko hazkundea espero genuen, %4 ingurukoa, datorren urtean %5 inguru hazten jarraitzeko aurreikuspenarekin".

Adierazi zuenez, aurreikuspena hori zen, baina, batez ere udaren ondoren gertatzen ari den egoera ikusita, "ziurgabetasun handia" piztu da, gerta daitekeenaren inguruan.

Ansoleagak garbi azaldu nahi izan zuen, gainera, klusterreko enpresa gehienek obra publikoetarako lan egiten dutela, eta bi urte baino gutxiagoko obra publikoen kontratuen prezioen berrikuspena "zailagoa" izaten dela. "Kostu jakin ba-tzuekin sinatutako kontratuetan, kostuak handitu egin direla ikusten ari gara, eta marjina murrizteko arriskutik haratago, galeretan sar-tzeko arriskua gerta daiteke. Hori erabat agerikoa da, eta obra publikoan lan egiten duten enpresen %100i gertatzen ari zaio", esan zuen.

Beraz, sektore publikorako lan egiten duten enpresei eragiten die gehien lehengaien prezioaren igoerak, sektore pribatuan "malgutasun handiagoa egon daitekeelako prezioak birnegoziatzeko orduan. Obra publikoaren alorrean konplexuagoa izaten ari da. Enpresa ba-tzuk itxi egin beharko dute. Arriskua hortxe dago. Kezkatuta gaude, kontratatuta dauden lanek kostu handiagoak izango dituztelako eta, beraz, marjina desagertuko delako, edo negatiboa izango delako", ohartarazi zuen Ansoleagak.

Contratos públicos. Eraikune explica que con la obra privada pueda haber flexibilidad, pero en el caso de la obra pública los contratos no pueden revisarse y están ya firmados con unos costes determinados. Esos costes, sin embargo, están aumentando debido a la escasez de material y la carestía de materias primas.

El director de Eraikune asegura que los márgenes pueden desaparecer con la subida y abocar al cierre a las empresas.