Argiaren prezioa gora eta gora eta bitartean Gobernu zentrala agertoki guztiak aztertzen

Aste honetan marka guztiak hautsi dira berriro tarifa elektrikoan, orain urtebete halako hiru

04.09.2021 | 23:48
Entxufea erregletatik kenduta, elektrizitatearen prezio altua dela eta. Argazkia: E.P.

donostia – Argindarraren prezioak abuztua amaitu bezala hasi du iraila, ia egunero maximo historikoak ezarriz; bitartean, azken hilabeteetako merkatu elektrikoaren igoera geldiarazteko "agertoki guztiak" aztertzen ari dela ziurtatu du Gobernu Zentralak, eta Unidas Podemos energia-enpresa publiko bat sor-tzeko presioa egiten ari da.

Abuztua, orduko megawattaren (MWh) ia 106 euroko batez besteko prezioarekin amaitu zen, historiako hilabeterik garestiena bihurtuz; eta orain, iraileko lehen egunetan, batez besteko prezioa 136 euro/MWh baino pixka bat garestiagoa izan da, 2020ko hilabete bereko lehen lau egunetan ordaindu zena halako hiru.

Hala eta guztiz ere, prezio garestien testuinguru horretan, eskari elektriko nazionala soilik %0,9 hazi zen abuztuan, aurreko urtearekin alderatuta, uztailean izandako %0,5eko gutxitzea ahaztuta, Espainiako Sare Elektrikoaren sistema elektrikoaren operadoreak eskainitako datuen arabera.

Bi egunez beheranzko joera izan arren, argindarraren prezioa atzo 134,89 euro/MWh ordaindu zen handizkako merkatuan, asteartean, asteazkenean eta ostegunean maximo historikoak gainditu ondoren. Salneurri garesti horien arrazoiak, gasak nazioarteko merkatuetan duen prezio altua eta CO2 isurtzeko eskubideak dira, baita eskariaren igoera eta tenperatura altua ere.

Ildo horretan, ordu gehienetan argiaren prezioa zehazten duten ziklo konbinatuetan erabilitako gasaren prezioa, ez da aste osoan 50 euro/MWh-tik jaitsi, Gasaren Merkatu Iberiarraren (Mibgas) datuen arabera; aldiz, isuritako CO2 tonak, batez beste, 60 eurotik gora suposatu dute iraileko lehen egunetan.

exekutiboa neurri berriak aztertzen ari da Espainiako Gobernu koalizioan tirabirak eragin dituen egoera honen aurrean; Isabel Rodriguez Gobernuko bozeramaileak esan duenez, "Agertoki guztiak" aztertuko omen dituzte igoera geldiarazteko, eta ezarritako neurriak dagoeneko "kolpea arintzen" ari direla defendatu du. Neurri horien artean azpimarratzekoak dira fakturan BEZa %21etik % 10era jaistea eta elektrizitatea sortzeko zerga aldi baterako etetea ( %7).

Testuinguru horretan, Union Podemosek lege proposamen bat erregistratu du aste honetan Diputatuen Kongresuan energia enpresa publiko bat sortzeko; iraungitzen doazen emakida hidroelektrikoak bilduko dituena, instalazio berriztagarri berriak sustatuko dituena eta merkaturatzaile gisa jardun ahal izango lukeena.

Azken egunotan, energia nuklearraren eta hidraulikoaren prezioak ezartzeko kontrol mekanismoak ezarri behar direla defendatu du alderdi moreak, bnainaTeresa Ribera Gobernuko hirugarren presidenteordea neurri horien aurka agertu da, "Europako zuzenbidearen aurkako ekintzak" direlakoan.

Hala ere, astelehenean parlamentuan argindarraren prezioari buruzko argibideak ematen izan zen Riberak, Efe albiste agentziari eskainitako elkarrizketa batean esan zuenez, ez omen zuen "marra gorririk" ikusten Gobernuko kideak proposatutako enpresen inguruan, "Egiturazko erreforma ahalbidetuko duten formulak bilatzea" egokiagoa iruditzen zitzaion arren.

Bere hitzaldian, Gobernuak egindakoa defendatu zuen Riberak, eta aurreratu zuenez "borroka politikoa" egingo omen du Bruselan argindarraren faktura jaisteko, tarifa arautuan aldaketa berriak iragartzeaz gain.

Gaiaren inguruko proposamenak aztertu eta irtenbideak bilatzeko asmoz, PSOEk eta Unidas Podemosek ikerketa batzorde baten sorrera ere erregistratu dute aste honetan.

kaltetu nagusiak, kontsumitzaileak Facuaren esanetan, kontsumi-tzaile txikiak dira argindarrararen prezioaren igoerak gehien kaltetzen dituenak, teknologia guztiak garestienaren prezioan ordaintzen dituen merkatu elektriko marjinalista baten kaltetu nagusiak, abuztuan historiako fakturarik garestiena ordaindu behar izan dutenak. Kontsumitzaileen elkarteak azaldu duenez, faktura elektrikoaren batez besteko prezioa 93,10 eurokoa da; alegia, iazko hilabete berarekin alderatuta, ia 30 euro garestiagoa.

Argindarraren prezioaren garestitzeak, batez ere tarifa arautua edo Kontsumitzaile Txikiaren Borondatezko Prezioa (PVPC) ordaintzen duten hamar milioi kontsumitzaile baino gehiagori eragiten die; baina merkatu librean hornidura kontratatzen duten kontsumitzaileek ere (17 milioi inguru) euren fakturak gizentzen ikusiko dituzte, epe luzean goranzko joera horrek jarraituz gero.

Horregatik salatu du Facuak, "Tamalgarria" dela Gobernu zentralak argindarraren faktura eta "oligopolio energetikoaren mozkin neurrigabeak" murrizteko erreformak egiteko orduan erantzukizunik ez hartzea.

Prezio hirukoiztu

136 €

Historiako garestiena

Abuztuan batez beste megawatta 106 euro ordaindu ondoren, iraila gogor hasi da, eta lehen lau egunetan 136 euro ordaindu da, orain urtebete baino hiru aldiz gehiago eta marka historikoa ezarriz.

noticias de noticiasdegipuzkoa