- Pentsio-planetarako ekarpenak %94 murriztu dira 2021eko lehen seihilekoan, 79 milioi euroko bilketak erregistratu baitira, aurreko urteko aldi bereko 846 milioien aldean. Jaitsiera hori, besteak beste, Estatuan PFEZean kenkaria izateko eskubidea duten pentsio-planen gehieneko ekarpenak jasandako murrizketaren ondorio izan daiteke.

Urriaren amaieran, Estatuko 2021eko Aurrekontu Orokorren proiektuan 8.000 eurotik 2.000 eurora bitarteko murrizketa sartu zuen Gobernu zentralak PFEZn kenkaria izateko eskubidea duten banakako pentsio-planen gehieneko ekarpenean. Aldaketa hori urtarrilaren 1ean sartu zen indarrean.

Europa Pressek jaso dituen Vdos finantza-zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzen duen enpresaren datuek erakusten dutenez, aurtengo lehen seihilekoan pentsio-planek ondarearen %4,89ko gehikuntza izan zuten aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, beraz, guztizkoa 81.212 milioi eurotan kokatu da.

Hala ere, %4,89 horrek suposa-tzen dituen 3.786 milioi euroko gehikuntzatik, 79 milioi baino ez datoz ekarpenetatik, eta gainerako 3.707 milioiak diru-zorro horien errendimendu positiboaren ondorio dira.

2020ko datuekin alderatuta, aldea nabarmena da: lehen seihilekoan 846 milioi euroko ekarpenak erregistratu ziren, eta diru-zorroen errendimendua 3.874 milioi negatiboa izan zen.

Inbertsio-funtsetara egindako ekarpenei dagokionean, 17.378 milioiko bilketa garbiak erregistratu dira 2021eko lehen seihilekoan, aurreko urteko 1.738 milioiko itzulketen aldean, eta joera aldaketa hori, nagusiki, pandemiaren eraginei zor zaie. Inbertsio-funtsen fiskalitateak ez du aldaketarik izan aurten, beraz, litekeena da aurrezleek lehentasuna izatea tresna finantzario hauekiko, pentsio-planen aldean.

“Nekez baieztatu daiteke oraingoz, pentsio planen mugaren gainean egindako gehiegizko ekarpenak inbertsio funtsetan inberti-tzen ari direnik. Azken urte honetan, Espainiako aurreztaileak diru kopuru handia inbertitzen ari dira funts eta zorroetan, eta agian inbertsio horren zati batek erretiroa izango du helburu, baina ezin dugu baieztatu “, adierazi dio Europa Press albiste agentziari BBVAren Asset Management-eko Negozio zuzendari Luis Vadillok. Urte amaierara arte itxaron beharko da Espainiako aurreztailearengan aldaketa hori gertatzen den jakiteko; izan ere, orduan egiten baitira bolumen handieneko ekarpenak pentsio-planetara, eta une horretan antzemango baita garbien.

Bestalde, Caixabankeko iturriek aditzera eman dutenez, azken seihilekoan harpidetzen eta ekarpenen hazkundea hauteman dute pentsio-planetan (VidaCaixak kudeatzen dituenak), bai eta inbertsio-funtsetan ere (Caixabank AMek kudeatutakoak).