-ENBA eta EHNE sindikatuetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean euskal ganaduzaleek pentsuen prezioaren hazkudearen aurrean bizi duten egoera azaltzeko.

Bi sindikatuek salatu dute abeltzaintza sektoreak ezin duela jasan animalien elikaduraren eta bereziki, pen-tsuaren kostuaren igoera "neurrigabea", mundu mailan funtziona-tzen duen "merkatu erabat espekulatiboan" zerealen prezioa handitu baita.

2020an, batez ere, txerri eta hegazti azienden pentsuak izan ziren igoerak izan zituztenak, baina azken sei hilabeteetan behi eta ardi azienden pentsuan ere gertatu omen da prezioen hazkundea; bai haragitakoek eta baita esnetakoek erabiltzen dituztenetan ere. "Igoera %20koa izan da, gutxi gorabehera, eta hazkunde horrek are gehiago areagotu du sektorearen egoera delikatua", azaldu zuten.

Era berean, esnearen eta haragiaren prezioa ere jaitsi egin dela salatu zuten eta baserritarrek pasteroak eta errapeko txahalak ken-tzeko arazoak dituztela gehitu zuten.

Mundu mailako pandemiaren egungo testuinguruan, mugikortasun mugek, ostalaritza eta jantoki kolektiboen itxierak eta abarrek elikagaien eskaria nabarmen handi-tzea ekarri dute distribuzioan, eta horren ondorioz, kate horiek gorakada handia izan dute, bai fakturazioari dagokionez, eta baita etekinei dagokionez ere.

"Paradoxa bat gertatzen da: fenomeno hori ez zaie ekoizleei helarazi, eta horiek ez dute isla positiborik izan emaitzen kontuan, inoiz baino elikagai gehiago saldu den arren. Distribuzioak industria eraldatzailea estutzen badu, horrek gauza bera egiten du abeltzainekin eta nekazariekin, ez baitute beren produktuen prezioa hobetu", adierazi zuten.

Ondorioz, industriari eta banaketari beraien produktuengatik ordaintzen dizkieten prezioak eta salmenta prezioak eguneratzeko eskatu zieten abeltzainek (produktu erakargarri gisa erabiltzen diren kasuan), sektorearen errentagarritasuna bermatzeko asmoz.

"Adibide garbiena esnearena da. Merkatuan esnea prezio barregarrian saltzen dela ikusten dugu eta baserritarrari hortik atzeraka kendutakoa ordaintzen zaio. Distribuzioak bere zatia eramaten du, industriak ere bai, eta gelditzen dena ematen zaio baserritarrari. Horren aurrean, nahikoa dela azpimarratu nahi dugu", esan zuten.

EHNE eta ENBA sindikatuek Elikagai Katearen Legea behin betiko onartzea eskatu zuten, gardentasun handiagoa emateko, orekatzeko, katebegi guztiei errentagarritasuna emateko, gehiegizko jardunbideak galarazteko, ekoizpen-kostuak ezartzeko eta baserritarren produktuak entrega-tzeko orduan kontratuak eskatzeko.

Amaitzeko, sektorea ezin dela koiunturazko laguntzen bidez mantendu adierazi zuten, eta beraz, arazoaren sustraietara doazen beste egitura-neurri batzuk behar direla azaldu zuten; besteak beste, "mundu mailako espekulazio-jardunbideak debekatzea".