- Atzo Berrikuntzaren Innobasque 2020 txostena argitaratu zen eta Euskadiko I+G eta berrikuntzaren egoera azaltzen da bertan. Gaia aztertu duten 250 adituren iritziz, profesional kualifikatuak eta botere publikoen aldetik sustapen politika egokia omen dira, zientzia, teknologia eta berrikuntzako euskal sistemaren bi indar-gune printzipalak.

Sistemaren indar guneen artean, hobekien baloratutako aldagaia ikertzaileen gaikuntza da, 10etik 7,98 punturekin. Bestalde, I+G+B-rako finantzaketa pribatua da okerren ebaluatutako faktorea, nahikoa izatera iristen bada ere.

Azterlanean islatzen da, baita ere, ordezkatutako kolektibo gehienen arabera (enpresa, iker-tzailea, soziala eta instituzionala), zein liratekeen hiru gako nagusiak, Euskadi ikerketa eskualde apal izatearen kategoriatik lider kategoriara pasatzeko.

Hala, adituen %47,3k herrialdearen ekimen estrategikoen sustapena aipatu dute; %43,6k enpresen eta gizartearen digitalizazioa nabarmendu dute, eta %43k, berrikun-tza enpresa txiki eta ertainetan.

"Euskadin badugu talentudun jendea, espezializazio handiko zien-tzia eta teknologia sareko partaide direnak; eta bertan erakutsi dugu badakigula egindako ikerketa lan horiek enpresei transferitzen, lehiakorragoak izan daitezen", azpimarratu zuen Innobasqueko presidente Manuel Salaverriak.