- Ekainaren 10ean eta 11n sektoreko patronalak egindako inkesta baten arabera, Gipuzkoako ostalaritza-establezimenduen %81,65ek eta ostatuen %42k dagoeneko zabaldu dituzte ateak, COVID-19ren deseskaladaren hirugarren fasearen hasieran.

Gipuzkoa Ostalaritza Elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ostalaritzako lokalei dagokienez, gehienek (%48,13) bigarren fasean ireki zituzten ateak, maiatzaren 25etik ekainaren 8ra bitartean, %29,85ak lehen fasean, eta gainerako %22,01ak hirugarrenaren hasieran.

Inkestaren arabera, eta aurreko urteko datuekin alderatuta, zabaldutako negozioen % 45 " %25-50 gutxiago ari dira lanean", eta beste %21ek esan dute %50-75 gutxiago egien ari direla.

Bestalde, patronalaren inkestak dio zabalik dauden establezimenduen %45ak langileen %75 edo gehiago berriz hartu dute dagoeneko, kasurik gehienetan lanaldi partzialetan bada ere. Beste %20k langileen %50 eta 75 artean hartu dituzte, eta %20k, berriz, %25 eta % 50 artean.

Inkesta horren arabera, ostalari-tzako enpresarien ustetan, eta erritmo horretan, ohiko jarduera ez omen da berreskuratuko 2021eko udara arte (inkesta egindakoen % 38ren ustez); %42ak dio 2022an, eta beste %20ak hori baino beranduago.