Koronabirusaren ondorioz bizi dugun egoera ezohikoaren aurrean, ekonomian adituak direnak bat datoz aurrekaririk ez duen krisialdian murgiltzear gaudela. "Oraina kudeatu etorkizuna prestatuz" helburuarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko Departamentuak ibilbide-orria di-seinatu du epe laburreko beharrei aurre egiteko, beti ere aurrera begira jarriz begirada.

Gauzak horrela, Gipuzkoako Ekonomia Berreskuratzeko Plana jarri du abian, 28 milioi euroko aurrekontua duen neurri eta programa sorta bat egituratzen duena. COVID-19ak ekonomia- eta enpresa-sarean duen eragina arintzea, sare hori suspertzeko bitartekoak ezartzea eta bere etorkizuna bermatzeko oinarriak finkatzea dira bere helburu nagusiak. "Inor ez dadin atzean gelditu, ezinbestekoa da gizarte politiketan indarra jar-tzea, eta horrez gainera, inoiz baino premiazkoagoa da sustapen ekonomikoari bultzada ematea", esan du Imanol Lasa Sustapen Ekonomikoko foru diputatuak.

Lehiakortasuna eta berrikuntza: mantendu beharrekoak

Hala, nahiz eta aurreikusitako diru-bilketak behera egin, Foru Aldundiak ildo estrategikoei lotutako programak eta deialdiak mantenduko ditu, hala nola lehiakortasuna, ekintzailetza eta I+G+B babestekoak edo enpresa proiektuak manten-tzekoak, pandemiaren ondorioz sortzen diren behar berrien arabera berbideratuz, eta ekimen berriak ere abian jarriko ditu. Gainera, planak lehen sektorearen, turismoaren eta kulturaren errealitate espezifikoei erantzuteko neurriak ere jaso-tzen ditu, sektoreko eragileekin partekatu eta kontrastatu ondoren.

Enpresak sendotzea eta kalitatezko enplegua

Imanol Lasak zehaztu duenez, etorkizuneko enpresa proiektuak sendotzeko laguntza izango da funtsezko ildoetako bat, 14 milioi eurokoa, eta, honako ekintza hauek jasotzen ditu, besteak beste: I+G+B bultzatzea Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen bidez, espezializazio adimenduneko RIS3 estrategiarekin bat datozen jardueren bidez; barne-ekintzailetza; kudeaketa eredu dualak indartzea; pertsonek enpresetan parte-hartzeko politikak; enpresen nazioarteko presen-tzia finkatzea; edo enpresa jardueraren jarraitutasuna sustraitzea.

Beste ildo nagusietako bat izango da lurraldean kalitatezko enplegua sortzea eta sendotzea, 4,8 milioi euroko zuzkidurarekin, pertsona kalteberenei (Elkar-Ekin) eta ERTEek kaltetutakoei arreta berezia eskainiz; lan-ingurune berriak sustatzea (malgutasuna, kontziliazioa, telelana); gaitasun pertsonalak, profesionalak eta sozialak hobetzea; edo ikaskuntza digitala eta iraunkorra bultzatzea.

Era berean, beste 2,6 milioi bideratuko dira enpresei laguntzeko mekanismoak ezartzeko, batez ere txikiei; berregituraketa prozesuak laguntzeko; likidezia hobetzeko jarduerak egiteko; eta enpresa txikien-tzako finantzaketa lerro bat ezar-tzeko, krisiak gehien kaltetu dituen sektoreetan, salmenten zati handi bat galdu dutenetan.

Tokiko kontsumoari bultzada emateko mekanismo berriak

Neurri berrienetako bat tokiko kontsumoari laguntzeko mekanismoak ezartzea izango da, 3 milioi eurorekin. Elkarteekin eta udalekin akordioak egitea planteatuko da, eta laguntzak eskainiko zaizkie merkataritza- eta ostalaritza-sektoreari, krisiak gehien zigortutako sektoreetako bati, lokalen eta lan egiteko moduen egokitzapena, arreta- eta osasun-protokoloak eta negozio- eta merkaturatze-eredu berriak sustatzeko. Era berean, 2,1 milioi aurreikusten dira lurraldearen etorkizunerako estrategikoak diren sektoreak sustatzeko, hala nola mugikortasun elektrikoa, 4.0 industria edo zahartze osasungarria. Horrez gain, dinamika berriak diseinatzen dira jarduera ekonomikoan oinarrizko hornidura batzuk bermatzeko, pandemiaren ondorioz azaleratutako beste beharrizan bat.

Eragile guztien arteko lankidetza, planaren oinarrian

Aldundiaren planak, halaber, lankidetza sustatuko du bere alderdi guztietan: erakundeen artekoa, publiko-pribatua, enpresen artekoa eta lurraldeko enpresa garapeneko ekosistemako eragile guztien artekoa (garapen agentziak, enpresa inkubagailuak, klusterrak, elkarteak, ikerketa zentroak).

Lankidetza hori hainbat jardueratan gauzatuko da: negozio eta negozio-eredu berriak bilatzea; abian dauden enpresa proiektuak berraktibatzea, edo COVID-19arekin lotutako proiektuak bizkor-tzea, Biozientziak Fundazioarekin batera.

Testuinguru horretan, Enpresen Foroa sortuko da, nazioartean ezagutza, esperientziak eta erreferen-tziako proiektuak trukatzeko, eta garapen lehiakor iraunkorra lor-tzeko nahia eta asmoa duen enpresen erkidego bat sortzea sustatuko da, aberastasuna eta enplegu berriak modu orekatuan sortzeko.

Malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna, funtsezkoak

Lasak iragarri duenez, "malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna" funtsezkoak izango dira Gipuzkoak bere susperraldi ekonomikoari arrakastaz aurre egin diezaion, "etengabe aldatzen ari den eta ziurgabetasun globalez beteta dagoen errealitate bati aurre egin behar diogulako". Hori dela eta, zehaztu du Planak "ibilbide-orri ireki" bat ezartzen duela, eta bere formulazio zehatza gauzatzen joango dela "betiere eragileekin eta sare ekonomikoarekin lankidetzan, eta etengabe egokitzeko behar horretatik abiatuta". Estrategia horrek uztartuko ditu Gipuzkoako enpresen epe laburreko beharren kudeaketa eta ingurune sozioekonomiko lehiakorrago baten etorkizuneko garapena: "Kudeaketa dualaren printzipioak aplikatzeko garaia da: "oraina kudeatu, etorkizuna prestatuz", azpimarratu du.