- COVID-19aren eragina lehen sektorera ere iritsi da eta azpisektore bakoitzean izandako eragina ezberdina bada ere, azpimarratzekoa da ardi sektorean izandakoa: alde batetik, arkumearen salmentarako ostalaritza ixtean eta bestetik, Idiazabalgo gaztaren kontsumoa jAitsi egin delako. Ostalaritzaren itxierak eragin nabarmena izan du artzain munduan eta nabarmentzekoa da ere, Euskaditik kanpo saldu ohi den Idiazabal gaztaren beherakada, oinarrizko elikagaia ez den neurrian.

Artzainak bere ohiko merkaturatze bideetatik gain, etxez etxeko zerbitzua jarri du abian edo zenbait kasutan indartu lehendik zuena. Hala ere, ostalaritzaren itxierak eta Euskaditik kanpoko kon-tsumoaren beherakadak, arazoak ekarri ditu gaztandegi industrialetarako eta hauek, esne erosketa murrizketa ipini dute abian, ar-tzainen egoera are larriagotuz.

Ostegunean ezagutu zen TGT eta Agour gaztandegiek 250.000 litro gehiago jasotzeko akordioa lortu dutela Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzari esker. ENBAren iritziz, oso albiste ona da artzain sektorerako, esne bilketa iazko bolumenetan eta aurrez adostutako preziotan bermatu egingo delako eta bestetik, gaztagintzari dagokionean, Idiazabal gaztaren kontsumoa sustatzeko kanpaina abian jarri delako.

Artzainak, bere kabuz, aspalditik dabiltza dibertsifikazioaren ildoa jorratzen, gure gazta izarra den Idiazabal beste gazta batzurekin osatzeko eta bezeroei gama aberatsagoa eskaintzen. Orain, aurtengo esne bilketa bermatu, Idiazabal gaztaren kontsumoa sustatzeko kanpaina eta gazta dibertsifikazioa bultzatzeko urratsa eman da.