- Kantauriko baxura flotako ontziek beste astebete jarraituko dute portuan lotuta itsasora atera barik. Erabaki hori hartu zuten atzo Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria, Asturias eta Galiziako kofradiek sortututako antxoaren arrantzaldiaren kudeaketarako batzordeak.

Beste alde batetik, ontzi bakoitzak egunero arrantzatu ahal izango duen antxoa kopurua zehaztu dute urteko lehen sehilerako. Ontzi handiek 6.000 kilo porturatu ahal izango dituzte eguneko eta txikiek 4.400 kilo. Aurreko urteekin alderatuta, flotaren ordezkariek murriztu egin dituzte eguneko kupoak. Izan ere, orain arteko topeak 10.000 eta 8.000 kiloak izan baitira.

Arrantzaleak kezkatuta daude. Antxoaren arrantzaldiak garran-tzi handia du sektorearentzat eta

13.200 tona antxoa saldu ziren iaz Gipuzkoa eta Bizkaiko kofradietan eta arrainaren balioa 17 milioi eurokoa izan zen. Batez besteko prezioa aspaldiko merkeena izan zen, 1,29 eurotan saldu baitzen kiloa. 2019an harrapatutakoaren zatirik handiena kanpainaren lehen erdialdean porturatu zuten arrantzaleek. Duela urte bete, 2019ko apirilaren 8an eta 9an, euskal portuek bokart asko jaso zuten. Ondarroako kofradiak, adibidez, 800.000 kilo jaso zituen hogeita lau orduren buruan. Hurrengo egunetan ere, arrain asko harrapatu zuten ontziek eta batez besteko prezioa nabarmen jaitsi zen. Egoera horren aurrean, flotaren ordezkariek batzarra egin zuten apirilaren 17an eta eguneko harrapaketa topeak murriztu eta ostiraleko arrain salmenta kentzea erabaki zuten. "Egia esateko ez dakigu zer aurkituko dugun itsasora ateratzen garenean eta zelan erantzungo duen merkatuak antxoa porturatzen dugunean. Itxaron dezagun osasun-krisiak hobera egitea hurrengo egunetan, guztion onerako. Inoiz baino beranduago itsasoratu arren, oraindik badugu astirik antxoa harrapatzeko" diote baxura flotatik.

13.200

2019an harrapatutakoaren zatirik handiena kanpainaren lehen erdialdean porturatu zuten arrantzaleek.13.200 tona antxoa saldu ziren iaz Gipuzkoa eta Bizkaiko kofradietan eta arrainaren balioa 17 milioi eurokoa izan zen. Orain kantuariko flotak ez daki zer gertatutako den itsasora ateratzen denean datorren apirilaren 20an.