ZUTIK eta ilaran zain egon beharrean, eserita eta ezagunekin hizketan ari dira azken egunotan Amara Berriko anbulategira doazen herritarrak. Osasun zentroko sarreran nobedade bat topatu dute: bankuetan eta arraindegietan bezala, makina bat jarri du Osakidetzak txanda hartzeko. Hala, zenbakia hartu eta eserita itxaron dezakete haien txanda heldu arte.
Gipuzkoa ekialdeko eskualdean lehenengo anbulategia da horrelako makina batekin eta badirudi amaratarrek eskertzen dutela. Izan ere, Donostian populazio handiena duen auzoan ilarak sortzea ez da arraroa eta horiek kudea-tzeko tresna da makina berria.
Gailu berriak lau aukera ematen dizkio erabiltzaileari txanda har-tzeko, anbulategira zertarako doan galdetuta. Hala, aurrez hitzordua hartzera baldin badoa A letra aurretik duen zenbakia lortuko du; osasun txartelaren inguruko kezkak eta gestioak egiteko eta errezetak lortzeko B eta C letrekin hasiko dira zenbakiak eta gainerako zalantzak, eskakizunak edo tramiteak egiteko, D letrarekin.
adinekoentzat
Zutik egon gabe
Hala, makinaren gainean pantaila handi batean agertzen da uneoro zein zenbakik joan behar duen zein mostradorera eta herritarrek jakin dezakete noiz helduko den haien txanda. Sistema honen abantailarik nabarmenena zain dauden bitartean zutik egon behar ez dutela da, eta hori garrantzi-tsua da batez ere anbulategira joaten diren adineko pertsonentzat.
Momentuz Osakidetzak Amara Berriko anbulategian jarri du tiketak banatzeko makina berria, eta ikusteko dago beste zentroetan an-tzekorik egingo duen. Bizkaian ere badaude anbulategi batzuetan.
Amara Berriko osasun zentroak 2006an zabaldu zituen ateak 8.000 metro karratuko eraikin berrian. Bertara jotzen dute auzo horretako, Loiolako, Martuteneko eta Aieteko 50.000 herritarrek.