Síguenos en redes sociales:

Pau Alabajos eta didgeridooa, gaur Alde Zaharrean

Kontzertua eskainiko dute 18.00etatik aurrera herria elkarteanKantari Valentziarraren ondoren Iban Nikolairen emanaldia izango da

Pau Alabajos eta didgeridooa, gaur Alde ZaharreanNG

Donostia. Pau Alabajos kantari valentziarra eta Iban Nikolairen didgeridooa entzuteko aukera izango da gaur arratsaldean Donostiako Alde Zaharrean. Hitzordua 18.00etan jarri dute, Herria elkartean.

Alabajos olerkari eta bakarlariaren saioan gitarra doinuekin disfrutatuko dute elkartera gertura-tzen direnek. Haren ondoren, dena den, bestelako soinuak entzungo dituzte. Izan ere, didgeridoo instrumentu zaharra joko du Iban Nikolaik ondoren. Antza denez, Australian sortutako musika tresna erraldoi hau munduko zaharrenetakoa da. Nikolai aditua da, dagoeneko lau diska argitaratu ditu eta didgeridooarekin.

haur antzerkia grosen Bestalde, eta Eguberriak gerturatzearekin batera haurrei zuzendutako emanaldiak biderkatuko direla kontuan izanda, Groseko Okendu kultur etxean giroa berotzen hasiko dira berehala. Datorren larunbatean, hilak 10, haur antzerkia izango da, 18.00etik aurrera. Gabon kontuk lana eskainiko dute eta lan horretan Olentzero aurkeztuko diete gaztetxoei. Lau eta hamar urte bitarteko haurrei zuzendutako emanaldia izango da, euskaraz, eta doan.