- Unai Alberdi pilotari azpeitiarrak hurrengo urtean debutatuko du profesional moduan, urtarrilean 21ean. Baiko enpresako pilotari azpeitiarra bere jaioterriko Izarraitz pilotalekuan estreinatuko da, Aretxabaleta lagun duelarik, Bengoetxea VI.aren eta Uriondoren aurka.

Baikok jakinarazi zuenez "Azpeitiko pilota jaialdia 22.00etan hasiko da Alberdi II.aren debutarekin, eta ondoren, Binakako Txapelketako Urrutikoetxea-Aranguren / Jaka-Mariezkurrena II partida jokatuko da. Sarrerak salgai daude jada Interneten".

Ilunpe klubean hezitako Unai Alberdik 19 urte ditu, eta profesionaletan dabilen Jonen anaia da. Euskal Herriko lau t 'erdiko txapelduna izan da elite modalitatean, hiru aldiz irabazi du Euskal Herriko herri artekoa, eta lau aldiz Gipuzkoako herri artekoa.

Bestalde, igandean Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketako finalak ikusgai Azkoitian eta Elgoibarren.

Azkoitiko Gurean jokatuko dira 16.30etik aurrera, bigarren urteko alebin mailako (Jurgi Landa/Imanol Ormazabal) eta lehen urteko infantil mailako (Jon Arregi/Iñigo Alberdi) banakako finalak. Gainerako mailetako finalak berriz, Elgoibarren jokatuko dira.

Aretxabaletarekin batera, aurrelari azpeitiarrak Bengoetxea eta Uriondoren aurka jokatuko du bere lehen partidan