- Bi astez geldirik egon ondoren, IDK Euskotrenek lehiaketari ekingo dio Koparako sailkapena jokoan duela. Talde donostiarrak sailkapenaren zuloan dagoen Teneriferen kantxan garaipena lortuko balu (21.00etan) KOaren txapelketa jokatzeko aukera eskuratuko luke; galduz gero, berriz, lehen itzulian atzeratuta geratutako gainerako partidak jokatu arte itxaron beharko lukete. "Halako batean iritsi da lehen itzuliko azken partida hau joka-tzeko unea, taldea urduri jartzen hasia baitzen", adierazi zuen Azu Muguruzak.

IDK Euskotreneko entrenatzailearen esanetan, "ilusioz gainezka jokatuko dugu, partida irabazten saiatu eta Kopan sartzeko gogo biziz".

Adi ordea, gipuzkoarrek oso bestelako Tenerife izango baitute aurkari azken fitxaketen ostean. Kanariarrak sailkapeneko azken postuan daude, hiru garaipen eta hamaika porrot erdietsita. "Partida honek, guk kontrolatu ezingo ditugun aldagai berri asko ditu: egin dituzten fitxaketa guztiak, nortzuk jokatuko duten eta nor-tzuk ez, edota orain zer joko estilo erabiliko duten".

Bestalde, bi etapatan (2005etik 2011era eta 2016tik 2017ra) Gipuzkoa Basketeko jokalari izandako Ricardo Uriz, Neven Spahijak zuzentzen duen Baskoniako lehen taldeko teknikarien taldean sartu da, bigarren taldeko entrenatzaile postua utzita.