- Atzo egindako prentsaurrekoean Bidasoa-Iruneko entrenatzailea den Jacobo Cuétarak bere taldearen eta Bada Huescaren arteko berdintasuna azpimarratu zuen. Bihar Huescako hiriburuan 12.00etatik aurrera (GOL katean) aurkari izango duen taldearen kontrakoa partida "oso polita" espero du, bigarren sailkatuak hirugarrenaren aurka jokatuko baitu. Hitz hauexek erabili zituen entrenatzaile bidasotarrak "Bigarren eta hirugarren sailkatuen arteko partida, horrekin dena esanda dago. Bigarren postua lortzeko aurkari zuzen bati irabazteko ilusioarekin goaz", adierazi zuen.

Atzoko prentsaurrekoan esan zuen Cuetarak, Bidasoa-Irunek baduela tartea bere jarraitzaileekiko tartea, Huesca, berriz, "oso motibatuta dago, ez baitzuten espero hor egotea, eta oso ondo dabiltzalako. Ederki lehiatzen ari dira, emaitza onak lortzen eta bikain jokatuz, gainera. Oso talde sendoa da, erregularra eta jokoan apenas gorabeherarik izaten duena", gaineratu zuen.

"Itxura batean bi talde oso pare-tsu gara, ez jokatzeko moduan, baina bai erregulartasunean, talde biok partidan zehar eta txapelketan zehar sendo izaten badakigulako; horregatik batu ditugu hainbeste puntu beraiek zein guk", azpimarratu zuen.

Bidasoa-Irunek astean partida bat jokatu du otsailean, eta horri buruz zera esan zuen: "Luze egiten da, partida gutxi daramatzagulako. Baina mesedegarria ere bada, jokalariak berreskuratzeko eta partidak hobeto prestatzeko".

Dena dela, Cuetararentzat garrantzitsuena zera izango omen da: "Ea denboraldi honetan eskaintzen ari garen maila ona emateko gauza izaten garen".