donostia - Lilatoiak, soilik emakumeentzako lasterketa herrikoiak, etengabe hazten jarraitzen du. 2018an 6.000 parte-hartzaileren langa lehen aldiz gainditu zen, eta iaz izena emandakoak 6.266 korrikalari izan baziren, aurten 6.564 dira igandean Boulevardetik abiatuko diren emakumeak. Ia %5eko hazkundea beraz, eta, atzerago begiratuz gero, 50ekoa 2015arekin alderatuta. Kopuru horiek argi erakusten dute lasterketa zenbateraino errotzen ari den gure artean. Hori bai, probaren azken sei edizioak antolatu dituen Atletico San Sebastianetik aditzera eman dutenez, Boulevarden hasi eta bukatzen den bost kilometroko lasterketa honek korrikalari kopuruaren goi muga jo omen du "egungo ibilbidearekin".

Donostiatik kanpoko emakumeen parte-hartzeak ere gora egin du, eta nabarmentzekoa da dortsalen %45 lurraldeko hainbat tokitan edo Gipuzkoatik kanpo jaso direla. Izan ere, korrikalarien %13 gure lurraldetik kanpokoak izango dira igandean. Dortsalak otsailaren 9an agortu ziren, epea itxi baino hamaika egun lehenago.

Eguna goizeko 9.40ean hasiko da Boulevardeko kioskoan, zumba erritmopean antolatutako beroketarekin. 10.05ean Ibarra Soka-Tira Taldeko neskek erakustaldia eskainiko dute, eta ondoren Donostiako Atletikok omenaldia egingo die. 10.30ean emango zaio irteera Lilatoiari, eta Estibaliz Garrido Dorronsorok sortutako Superemakumea abestia lau haizeetara entzungai izango da.

Bost kilometroko ibilbidea giro-tzeko bertan izango dira 3Txulo txaranga eta Emakumearen Topaguneko batukada. Aurten hainbeste korrikalari izanik, helmuga zeharkatu bezain pronto gelditu baino, mesedez Alderdi Ederreraino jarrai-tzeko eskatzen zaie atletei antolakuntzatik, pilaketak ekiditeko.

Sari banaketa 11.30ean izango da honako kategoria hauetan: absolutua, juniorra (14-25 urte artekoa), seniorra (26-45 urte bitartekoa), beteranoak (46-59) eta 60 urtetik gorakoak. Amaitzeko, antolakun-tzak eskerrak eman nahi dizkie igande honetan egongo diren 250 boluntarioei, Lilatoia egiteko ezinbestekoak baitira.

los datos

Récord de participación. Las 6.564 atletas suponen la mayor cifra de la Lilatón, superando las 6.266 mujeres inscritas el pasado año. Hace cinco años, en 2015, tomaron la salida 4.306 participantes.

Hora de salida. La prueba comienza a las 10.30 horas. Desde las 9.40 horas habrá un calentamiento a ritmo de zumba.

Recorrido. Las participantes afrontarán el domingo cinco kilómetros con salida y llegada en el Boulevard.

Organización. Un total de 250 voluntarios ayudarán en la organización de la prueba, que por sexto año consecutivo correrá a cargo del Atlético San Sebastián.