Larrondek eta Moncadak lortu dute Irurako torneoa irabaztea finalean Driolet eta Etxeberri 40-33 mendean hartuta. Aurrena, larunbateko finalaren aurretik, ostiralean finalerdiak jokatu ziren, eta Larronde-Moncadak 33-40 hartu zituzten mendean Apeztegia-Funosas, eta Driolet-Etxeberrik, berriz, De Paredes-Bortehyrou 33-40 baita ere.

Finala dotorea izan zen, bi bikoteek izan baitzuten irabazteko aukera. Txapela jantzi zuten pilotariak hartu zuten aurre hastapenean, eta hiru edo lau tanto aurretik ibili ziren, 14 eta 14 berdindu zuten arte. Orduan etorri zen Drioleten eta Etxeberiren bolada, eta agintzen hasi ziren bai aurrean eta baita atzean ere eta horrela aldea ere lortu zuten, 16-22, alderik handiena.

Berriro, ere jokoan sartu ziren Larronde et Moncada eta 29na berdintzea lortu zuten. Hortik aurrera aurkariei ez zien inongo aukerarik eman eta txapela lortu zuten.

arkagailua honela mugitu zen: 0-2, 1-2, 2-2, 2-3, 3-3, 5-3, 5-5, 5-6, 6-6, 8-6, 8-8, 9-8, 9-9, 13-9, 13-11, 14-11, 14-14, 15-14, 15-15, 16-17, 16-22, 18-22, 18-24, 20-24, 20-25, 21-25, 22-25, 22-26, 23-26, 24-26, 24-27, 26-27, 26-28, 27-28, 28-29, 29-29, 30-29, 30-30, 32-30, 32-31, 37-31, 3732 38-32, 38-33, 39-33, 39-34 eta 40-34.

Nesken partida lehen aldiz

Pasa den larunbateko eguna betirako geratuko dena izango da, lehen aldiz jokatu baitzen nesken arteko xareko partida bat. Iruran izan zen, mutilen finalaren aurretik, eta hiru bikote aritu ziren, eta denak denen aurka jokatu zuten partida, 10 tantora. Amaieran Naroa Goenaga eta Matxalen Mendizabal izan ziren irabazleak, jokatutako bi partidak irabazita.

Aurrenekoa Nora Galarragari eta Maider Isasari irabazi zien 10-9. 5-9 galtzen egon ziren, baina gero 5-0ko partzial bat sartu zuten garaipena erdiesteko.

Bigarren partida, Irati Fernandezek eta Nahia Gorritik 10-1 irabazi zien Nora Galartza eta Maider Isasari. Ondorioz, azkeneko partidan hirugarrengoan, erabaki zen dena, eta hor Naroa Goenagak eta Matxalen Mendizabalek 8-10 irabazi zien Irati Fernandezi eta Nahia Gorritiri partida on eta dotore baten ostean.

Jendeak erantzun bikaina eman zuen, eta nesken lehen partida hauek ikusteko harmailak erabat beteta izan ziren.