- Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak argi adierazi zuen atzo, bihar Ipuruan bisitari izango duten Xixongo Sporting taldea, “Orain arteko talderik onena” izan dela orain arte jokatutako bost partidetan (18.15ean).

“Lau partida irabazi ditu, beste bat berdindu, eta orain guri dagokigu talde ona garela erakustea”, esan du Derioko entrenatzaileak.

Garitanok azaldu duenez, partida guztiak dira “zailak”, eta igandean liderraren aurka jokatuko dutena “are zailagoa” izango da. Inolaz ere, liderrari nagusitzeko konfiantza erakutsi du, taldeak “ondo” entrenatu duelako, “kon-tzientziatuta” daudelako eta partida hasteko “gogoz”.

Armaginen entrenatzailearen esanetan, partida guztiak garran-tzitsuak diren arren, batzuk egutegian “gorriz markatuta” egoten omen dira, bai aurkariaren gorabeheran, bai liderra delako edota beste hainbat gauza ere jokoan egoten direlako.

“Hau gorriz markatutako partida dela esango nuke, beraientzat ere oso garrantzitsua da, eta gure taldea horren jakitun da. Irabazten saiatu behar dugu, eta erabat kon-tzientziatuta gaude “, gaineratu zuen.

Bigarren Mailako liga “ oso luzea” dela azpimarratu zuen, eta beti lehen hamarren artean egoten ahalegindu behar dela, erditik gora.

“Behetik gora egin behar dugu lehen bi partidak galdu ondoren, pixkanaka gorantz. Presarik gabe”, azaldu zuen Garitanok azken emaitza onen osteko gorakadaz itaundutakoan.

Taldeak “maila ona” erakutsi zuen Ponferradinaren eta Leganesen aurkako prestazioak errepikatuz gero, “eta golak egiten asma-tzea lortzen badugu”, Sportingen aurka emaitza positiboa lortuko dutela iruditzen zaio.

Bost partidatan sei gol jaso ondoren, defentsaren eraginkortasuna hobetu behar dutela gaineratu zuen, “oso ahula” izan delakoa. Horretarako, min hartuta daudenez aste honetan ere jokatu ezingo duten Arbilla eta Venancio erdiko atzelarien bajek ez omen diete batere mesederik egiten; hala eta guztiz ere, horrela defendatzen jarraituta, jasotako golen batez bestekoa jaitsiko dutela uste du Garitanok.