- Huesca "aurkaririk zailenetako bat" dela esan zuen atzo Gaizka Garitanok prentsa agerrialdian, baina argi omen dauka "txapelketa indartsu hasi behar dela, gogor lehiatuz". Jakina, jaitsi berriak direnez, bi taldeak igoerarako faborito dira: "Jaitsi izanagatik, goialdean edota ondo kokatuta egoteko eran-tzukizuna daukagu. Egia da, ordea, Bigarren Maila oso parekatua dela eta aldez aurreko etiketek ez dutela ezertarako balio izaten".

Garitano pozik agertu da taldearen errefortzuekin, baina ondotxo daki orain talde bat osatu beharko duela: "Pozik nago dauzkagun jokalariekin. Ilusioz gainezka gaude. Etorri diren jokalari berriak gose etorri dira ".

Bizkaitarraren ustez, denbora beharko du bere futbolarien bertsiorik onena ateratzeko: "Bagenekien, ia guztiak berriak izanik, eraikun-tza prozesu bat beharko genuela. Kirol zuzendaritzak lan handia egin du hain denbora gutxian hainbeste jende ekarrita ". "Talde bat osatzen ari gara. Erraz esaten den esaldia da hori, baina behar bezala eraikitzeko denbora gehiago behar da".

Jokalariak "tantaka iritsi dira, pixkanaka. Batzuk ez daude hasieratik jokatzeko moduan; beste ba-tzuk ordu erdiz jokatzeko baliatu di-tzakegu. Lehen jardunaldi hauetan 90 minuturako ondoen dagoen jendea aukeratu behar dugu, beste ba-tzuek 20 minutuz edo ordu erdiz lagun gaitzakete, eta denon artean talde lehiakor bat osatu behar dugu lehen egunetik; gu ez gaude %100ean, ezta beste taldeak ere, baina oraingo puntu hauek hemendik hiru hilabete barrukoen berdin berdin balio dute".

Garitanoren esanetan, kirol zuzendaritzak erabakiko du taldea itxita dagoen ala hobetu daitekeen.

Eibar "irabazteko ilusioarekin" joango da Huescara. "Animoz bete-betean gaude, baina beste gauza ba-tzuetan hobetu egin behar dugu".

Garitanok ez ditu jokalari guztiak zelairatzeko moduan izango lehen partida honetan: "Denboraldi-aurre mugitua izan dugu covidaren kontuarekin. Ia astero izan dugu arazoren bat gai horrekin ". Birusaren eraginez Yannis, Ager Aketxe eta Sielva ez dira El Alcorazera joateko moduan izango, testen batean positibo emateagatik edo kutsaturen batekin hurbileko kontaktua izateagatik.

Gainera, Correak "ez du oraindik entrenamenduekin hasterik izan". Joan den asteazkenean atzelariak 2024ra arte luzatu zuen Eibarrekin zuen kontratua, hasieratik sinatu zuena baino bi urte gehiago.

Xabier Etxeita ere deialditik kanpo geratu zen. Atzelariak "Realaren aurkako azken lagunarteko norgehiagokan izandako saihetseko haustura du. Eta ohiko jardunera bueltatzea lesio horren bilakaeraren araberakoa izango da".

Armaginen deialdian honako jokalari hauek sartu dira: Cantero eta Yoel, Burgos, Venancio, Sergio Alvarez, Quique, Fran Sol, Edu Expósito, Feuillassier, Javi Muñoz, Tejero, Olabe, Corpas, Toño, Stoichkov, Blanco Leschuk, Arbilla, Glauder, Atienza eta Troncho.

"Ahalik eta goren eta ondo kokatuta egoteko erantzukizuna dugu"

Eibarreko entrenatzailea