- Joan den maiatzean Europa Liga irabazi ostean, Unai Emeryk zuzentzen duen taldea bere historiako bigarren titulua lortzeko borrokatuko da.

Denboraldi-aurrearen prestaketa baldintzatu duten hainbat zorigaitz jasan dituzte, lesioek eta covid-19ak eragindakoak, eta udan jokatutako lagunarteko sei partidetan ez dute garaipenik lortu.

Vila-realek, gainera, azken orduko beste albiste txar bat jaso du, min hartuta partida hasteko unera arte zalantzan izango baita Juan Foyth atzelari argentinarraren parte har-tzea.

Halaber, Sevilla taldearekin bi final galdu ostean bere lehen Superkopa lortu nahi duen Emeryk, Pau Torres defentsa internazionala jokatzeko moduan izango du, uda honetan Eurokopa eta Tokioko Olinpiar Jokoak jokatu ostean taldera itzuli baita.

Chelsea, Txapeldunen Ligako egungo irabazlea izango da faborito nagusia; denboraldi-aurre lasaiagoa izan dute, nahiz eta euren internazionalek parte hartu ez. Inolaz ere, Londreseko taldeak ondotxo daki ez duela Vila-real gutxietsi behar, finalerdietan eta Europa Ligako finalean, orduan faborito ziren Premierreko bi klub indartsuei nagusitu baitzi-tzaien, Arsenali eta Manchester United-i, hain zuzen ere.

Chelseak lau aldiz jokatu du Europako Superkopa, eta lehen parte-hartzean titulua altxatu zuen 1998an Monakon Real Madril mendean hartuta; hurrengo hirurak berriz, galdu egin zituen Atletico Madrilen (2012), Bayern Munichen (2013) eta Liverpoolen (2019) aurka.

ALDEZ AURRETIKOA

Chelsea Mendy; Zouma, Thiago Silva o Azpilicueta, Rüdiger; James o Hudson-Odoi, Kanté, Kovacic, Marcos Alonso; Havertz, Ziyech; Werner

Vila-realAsenjo; Mario, Albiol, Pau, Alberto Moreno; Iborra o Capoue, Trigueros, Morlanes; Gerard, Dia, Yeremi Pino.

Lekua Windsor Park (Belfast).

Epaile Sergei Karasev.

Ordua 21.00etan.