REAL SOCIEDAD B Ruiz-Zeberio, Aldasoro, Petxarroman, Ezkurdia, Recio (Galarreta, 80 m.), Olasagasti (Aguirre, 69 m.), Veiga, Alkain (Aranzabe, 80 m.), Navarro, Martín (Garrido, 56 m.) y Lobete (Martínez Losa, 80 m.).

REAL UNIÓN Irazustabarrena, Pérez, Quijera, Senar, Beobide, Capelete (Viguera, 81. m.), Temenuzhkov (Rivera, 63 m.), Galán (Elosegi, 81, m.), Donoso (Madrazo, 16. m.), Rivero y Lucbert.

Gola 0-1, 8. m: Capelete. Epailea Latorre Gracia. Txartel horiak Olasagasti, Petxarroman eta Aldasororentzat, eta Beobide y Temenuzhkov bisitarientzat. Madrazo irundarra kaleratu zuen 74. minutuan bi txartel hori pilatzeagatik.

- Atzo Zubietan jokatutako derbi lehiatuan Real Unionek hiru puntuak eskuratu zituen. Horrela, irundarrak sailkapenaren goialdean kokatu dira bederatzina punturekin txuri-urdinekin berdinduta, lidergotik bi puntueta.

Partida hasieran etxeko taldeak mendean izan zuen baloia, aukera aipagarririk gabe, baina partidako gol bakarra Real Unionek egin zuen Capeletek arearen eskuin aldetik egindako jaurtiketari esker. Unai Ruiz-Zeberio atezainak espero ez zuen norabidea hartu zuen baloiak.

Irundarrek presioa oso goian egin arren, donostiarrek ez zioten uko egin baloia atzetik ateratzeari, amaiera egokia izango zuen jokaldi landu baten bila. Horietako batean iritsi zen Sanseren lehen zatiko aukerarik onena, Alkainen erdiraketa bat area barruan errematatuz Robert Navarrok langa gainetik bota zuen jaurtiketa.

Talde txuri-beltza, bestalde, markagailuan ihes egiteko kontraeraso baten bila zebilen, eta Madrazok aukera polita izan zuen 34. minutuan, baina area barruan sartu eta jaurti zuenean, ez zuen atearekin asmatu.

Robert Navarrok beste aukera bat izan zuen 40. minutuan, baina ezin izan zuen gola sartu. Unionek ondo eutsi zien Realeko jokalariei atsedenaldirarte.

Bigarren zatian, Aitor Zulaikaren taldeak izua eragin zuen Ezkurdiak kornerrera bidali zuen erasoaldiarekin, eta korner hori atera eta segituan egindako errematearekin. Handik aurrera Sansek nagusi izaten jarraitu arren, ezin izan zuen golik sartzeko aukerarik sortu. Argiena Alkainek izan zuen, eta Txustak kornerrera desbideratu zuen; korner jaurtiketa berean, aurrez atezainak beste aukera bat ezerezean utzi zion Olasagastik ondo jo ez eta kanpora bota zuen baloia.

Talde unionistak hortzak erakutsi zituen, Galanek langara egindako jaurtiketa batekin. Jokaldi horretan erakutsi zuten euren arriskua.

Sanseri estu jarraitzea baino ez zitzaion geratzen. Eta saiatu baziren ere, ez zuten asmatu. Batez ere 74. minututik aurrera, txartel hori bikoitza ikusita Madrazok zelaia utzi behar izan zuelako (baita Zulaikak ere horia, protesta egiteagatik). Talde biek ahal zuten guztia egin zuten neurketaren azken txanpan (79. minutuan bost aldaketa egin zituzen: Sansek hiru eta Unionek bi). Inolaz ere, etxekoen jokoa oso eskasa izan zen azken txanpan: Txustaren eskuetara joan zen Lobeteren burukada bat eta ezer gutxi gehiago. Azkenean, derbia, irundarrentzat izan zen.

Talde txuri-beltzak Capeleteren gol goiztiarrari esker irabazi zuen Sanseren kontrako derbia

Irundarrak sailkapenaren goialdean kokatu dira bederatzina punturekin txuri-urdinekin berdinduta