Iruñea - Angel Vizcay Osasunako gerente ohiaren abokatuak bere defendatua Osasuna auzian absolbitzeko eskatu zuen atzo. Zuzendaritza Batzordearen eta presidentearen aginduak betetzera mugatzen zenez, egiten zituen lanen gaineko erantzukizun penalik ez omen du.

Jaime Zuza abokatuak eskatu zuen, kondena-epaia emanez gero, Vizcayri lankidetza eta aitorpen aringarriak aplikatzeko, akusazioak berak eskatu bezala, bai eta kaltea konpontzeko aringarria ere, Vizcayk bere ondare guztia klubaren esku utzi duelako. Gainera, hainbat aringarri badaudenez eta zirnustantzia larrigarririk ez, "legeak ezarritakoa baino bi gradu gutxiagoko zigorra aplikatu behar da".

Abokatuak ziurtatu zuen Vizcay "tresna itsua" zela, bere nagusien aginduak betetzen dituen mendeko pertsona bat, eta, beraz, "edozein motatako ebazpen penaletik salbuestea eta, ondorioz, absolbitzea" eskatu zuen, "prozesuan zehar bere gisara "jokatzen ez zuela egiaztatuta geratu delako".

Vizcayren notario-ahalordeari dagokionez, adierazi zuen "Artxankok Izkoren Batzarreko idazkari gisa sinatutako Osasunaren ziurtagiri batean duela jatorria", eta horrek erakusten duela "ez zuela per se ahalmenik, Ba-tzarraren ahalmena baizik".

Haren ustez, Flefieldeko "fakturen eta kontratuaren faltsutasuna ez da egiaztatu", eta zehaztu zuen Angel Ardanaz finantza zuzendari ohi eta egungo gerentea oporretan zegoen arren, agiri horiek abuztuaren 20an eta 23an prestatu zirela, bera artean instalazioetan zegoela.

Horri dagokionez, garai hartan kontulari zen Tomas Lopezek eta Ángel Ardanazek egindako adierazpenak aipatu zituen. Biek aitortu zuten inoiz erabili zutela ordenagailu hori, eta bigarrenak esan zuen pasahitza post-it batean idatzita zegoela. "Ordenagailuan bere kalterako izan zitekeen zerbait zegoela pentsatuz gero, eraman egingo zuen", gaineratu zuen.

Miguel Archanco orduko presidenteak kontratu hura sinatu izana ere ezin izan zuten egiaztatu, eta, beraz, "ezinezkoa da delitu horrengatik inor zigortzea, egile ezagunik ez baitago".

Kalte moralagatiko indemnizazioa eskatzeari dagokionez, ezinezkoa iri-tzi zion, kalte horiek "pertsonen bizi-tzari, osotasun fisikoari edo askatasunari eragiten diotenean" soilik eska baitaitezke; eta sinadura baten simulazioagatik faltsukeria baten aurrean egonik "ezin da presuntziorik egin, egiaztatuta eta frogatuta egon behar baitu".

2012-13 denboraldian kutxatik ateratako 900.000 euroetatik 150.000 Valladolidi eman zitzaizkion Deporri irabazteagatik. Carlos Suarez Pucelako taldearen presidente ohiak berretsi egin zuen hori, instrukzio fasean jokalariei gai horri buruz galdetzean inork ez ziola uko egin adierazi baitzuen.

Beste 150.000 euro, zehaztu zuen bezala, Betisi eman zizkioten Celtari irabazteagatik; eta 400.000 Getaferi eman zizkioten Osasunaren aurka galtzeagatik. Bere ustez, azken baieztapen hau egiaztatuta geratu da Txuma Peralta zuzendaritza batzordeko kide ohiak eta Tomas Lopezek Zaragozako zerbitzugune batera egindako bidaiaren kontakizunekin. Gainerako 200.000 euroak Batzordeko kideei banatu zizkien dietak bailiran, eta hori ere ziurtatutzat jo zuen, Zuzendaritza Batzordeko kide batzuek eta Tomas Lopezek berak dieta horiek jaso zituztela aitortu zutelako.

2013-14 denboraldiko amarruei dagokionean, Betisi ordaindutakoari buruz fiskaltzak adierazitakoarekin bat egin zuen; eta bi partida horiei Vizcayk kontatutako Espanyolen eta Osasunaren arteko berdinketa ere gehitu zion; azken honetan Osasunak 250.000 euro ordaindu zituen.

Expresidente Archando. La abogada del expresidente de Osasuna Miguel Archanco afirmó que el mandato de su cliente no fue "presidencialista" y señaló al exgerente Ángel Vizcay como responsable del control de "los ingresos y gastos" en el club, entre otras funciones. Así, en la presentación de sus conclusiones en el juicio del caso Osasuna, la letrada de Archanco, que está acusado de apropiación indebida, falsedad documental y corrupción deportiva, pidió su absolución.

Exvicepresidente Pascual. El abogado del exvicepresidente de Osasuna Juan Pascual rechazó las acusaciones de apropiación indebida y falsedad documental dirigidas contra su cliente en el caso Osasuna y afirmó que no se han presentado pruebas contra él. "Lo único que hay es la palabra del señor Vizcay", precisó. "El mayor reproche que se le puede hacer es haber incumplido con su deber de haber dejado constancia del destino del dinero", dijo.

Señalan a vizcay como responsable

Otras declaraciones