- Atzo jarraian lortu duen seigarren garaipena eskuratu zuen IDK Euskotren taldeak. Oso partida gogorrean nagusitzeko gauza izan zen, bi luzapenen ondoren Baxi Ferroli irabaziz (86-89). Gauzak oso zail jarri zizkion azken sailkatua mendean hartzeko, 50 minutu luzez borrokatu behar izan zuen Azu Muguruzaren taldeak.

Izan ere, atsedenaldira bitartean etxeko taldeak agindu baitzuen. Hortik aurrera etorri zen IDKren erreakzioa, eta 13 puntuko aldea ere izan zuen. Hala ere, abantailari ezin eutsi eta partida luzapenera iritsi zen, non Harden, Cox eta Coulibaly erabakigarri izan ziren. Garaipen horri esker, talde gipuzkoarrak 12-7ko balantzea du une honetan, eta bosgarren postuan kokatu da asteazkenean Gascan Valentzia hartu atarian.

BAXI FERROL Koenen (9), Ivanovic (18), Grande (12), Allen (5), Swart (7) -hasierako bostekoa- Villegas (6), Gari (0), Cabrera (0), Leaupepe (5) eta Rodríguez (24).

IDK EUSKOTREN Yurena (4), España (8), Harden (14), Cox (20), Coulibaly (16) -hasierako bostekoa- Cornelius (11), Cvitkovic (5) eta Brown (11).

Partzialak 27-21, 17-17, 11-24, 17-10, 7-7 eta 7-10 (bi luzapen).

Epaileak Olivares, Camaño eta Espiau.

Jazoerak Ferroleko A Malata Pabiloian jokatutako partidua.