- Hirugarren garaipena dute jarraian IDK Euskotreneki jokalariek, sailkapeneko play-offetako postuetan finkatzeko ezin baliagarriagoa. Oso garaipen garrantzi-tsua lortu zuen Azu Muguruzaren taldeak, covid-ak eragindako atzerapenen eraginez denbora luzean ligan jokatu gabe zegoen arerioaren aurka.

Partida bizkaitarren aldeko 0-6ko partzialarekin hasi arren, IDK-k segituan murriztu zuen aldea (5-6). Une horretatik aurrera partida berdindu egin zen Donostiarren defentsa bikainari esker. 6. minutuan hartu zuen aurrea IDK-k lehen aldiz markagailuan (12-10); eta lehen laurden horretako azken minutuetan (19-12) gipuzkoarrak erabat nagusi izan ziren.

Bigarren partzialaren hasieran Gernikarrek egindako hainbat huts baliatuta, Ibaetakoek 5-0eko par-tziala lortu zuten, partida osoan dotore aritu zen Corneliusen 2+1eko jokaldi baten ondoren. Hala ere, talde biak jaurtiketetan eskas ibili ziren eta partida orekatu egin zen berriro ere; halako batean, talde gernikarra kanpoko jaurtiketetan asmatzen hasi eta defentsa hobetzeko gauza izan zen, hamabi puntuko desabantaila zazpira murriztuz. Atsedenaldira iristerakoan, etxekoen aldeko abantaila soilik bost puntukoa zen (30-25).

Aldagelaetetik itzultzean, Corneliusen hiruko bati berehala eran-tzun zion Gernikak 2+1eko jokaldi batekin. Hasiera zirraragarria izan zen; Maria Españak beste hiruko bat sartu zuen, eta IDKren defentsa ezin hobeak, jabetza-denbora kontsumi-tzera behartu zituen bisitariak. Gernikarren beste hiruko batek eta kontraeraso azkar batek, aldeak murriztu eta partida bikaina berretsi zuten. Markagailuan 44-41 estua zegoela iritsi ziren laurdeneko azken bi minutuetara. Azken une horietan Azu Muguruzaren taldeak bi defentsa dotore burutu zituen, hirugarren laurdena aldeko 46-41eko markagailuarekin amaituz.

Azken hamar minutuen atarian emozioak agintzen zituen, bi talde bikainen arteko lehian berdintasuna nagusi baitzen kantxan. Eraso zein defentsan eman eta jaso zebiltzala, etxekoek partida euren aldera bideratu zuten, batez ere, ezin hobeto jokatu zuten Cornelius eta Coulibalyri esker. Azken finean, IDKren partida handia, non Cornelius herbeheretarra bilakatu zen lider nagusi, sailkapeneko goiko postuetan finkatzeko garaipen borobila eskuratuz.

IDK Cox (11), Yurena Díaz (6), Coulibaly (13), Harden (2), Brown (11) -hasierako bostekoa- Cornelius (12), Cvitkovic (10), España (10) eta Niang.

LOINTEK GERNIKA Moore (4), Arrojo (8), Ginzo (12), Bjorklund (5), Buch(5) -hasierako bostekoa- Silva (5), Alberdi, Brcaninovic (2), Higgs (2), Roundtree (11) eta Ariztimuño.

Laurdenak 19-12, 11-13, 16-16 eta 29-13.

Epaileak García León, Franquesa Vázquez eta Benavente Parra. Roundtree kanporatua.

Jazoerak Gasca kiroldegian jokatutako Emakumezkoen Ligako 18. jardunaldiko partida.