Claude Sautet zuzendari eta gidoilari frantziarra izango da Zinemaldiaren 70. edizioarenerakusketaren protagonista. Classe tous risques eta Classe tous risquesLes choses de la viepolar

Hala ere, ez zen gerraosteko errealizadoreen belaunaldikoa izan, ez eta Nouvelle Vague taldeko kide ere. Halaber, oso lan pertsonalak sinatu zituen, eta azpimarratzekoak dira Romy Schneider, Michel Piccoli eta, azken aldian, Emmanuelle Beart bezalako artistekin egindako elkar lanak. 1950ean hasi zen zinemagin-tzan, André Cerfek, Edouard Molinarok eta Richard Pottierrek egindako dozena bat filmetako zuzendari laguntzailetzat; eta etorkizunean egingo zituen lanen tonua batere antzematen ez zaion bere lehen filma, 1956an zuzendu zuen, Bonjour sourire!.

Estreinako lan horren ondoren, Frantziako polar-ean murgildu zen Classe tous risques (1960) filmarekin; Lino Ventura zen protagonista nagusia eta aktoreen artean Jean-Paul Belmondo ere bazegoen.

Zuzendari lana gidoilari izatearekin tartekatu ohi zuen Sautetek, esate baterako, Jacques Derayren Symphonie pour un massacre (1963) filmean. Film hori ere, Clase tous risques bezalaxe, José Giovanniren eleberri batean oinarrituta zegoen.

1970etik aurrera bizi izan zuen zuzendariak bere ibilbideko etaparik emankorrena eta ezagunena, Schneider eta Piccoli bikotearen eskutik. Eurak izan ziren izar nagusiak Les choses de la vie (1970) eta Max et les ferrailleurs (1971) filmetan.

Yves Montand ere bere agindutara izan zuen Cesar et Rosalie (1972) eta Vincent, Francois, Paul et les autres... (1974) lanetan; Scheniderrekin batera lehenengoan eta Piccolirekin bigarrenean.

90eko hamarkadan Emmanuelle Béart izan zuen bidelagun, bere azken bi filmetako protagonista izan zelarik: Un coeur en hiver (1992) eta Nelly et Mr Arnaud (1995), amodiozko triangeludun dramak biak ala biak.

70. edizioan, Claude Sauteten buruzko liburua argitaratuko du Zinemaldiak, Euskadiko Filmategiarekin batera. l