- Oteizaren Nafarroako Museoak Aflorar erakusketa-proiektua hartu du, David Bestué artistak zentro honetarako berariaz egindako eskultura-interbentzioa. Formaren eta materiaren arteko tentsioa, erabilitako materialen transformazio-prozesuen bidez lortzen da artelan multzo horretan.

Horixe aurreratu zuten ekimenaren arduradunek, urriaren 15era arte Altzuzako Oteiza Museoan ikusgai egongo den erakusketaren inguruan. Bertan, bisitariak zuzenean egiaztatu ahal izango du Bestué-ren lanek "izaera organiko eta galkorreko elementuak dituztela abiapuntu, eskultura formak eta bolumenak finkatutakoaren eta, bere bizi-baldintzagatik, eusteko edozein borondatetik ihes egiten duenaren arteko atalasean kokatzen direla".

Ohar batean adierazi dutenez, XX. mendeko eskulturgintzaren oinarri izan diren harria, egurra edo burdina bezalako materialen erabileraren aurrean, Oteiza bera tarteko, Bestuék, besteak beste, gatza, loreak, ereino-tza, harea, azukrea edo kea bezalako elementuekin egindako eskulturak kontrajartzen dituela. Material horietako asko, ereinotza edo arrosa kasu, kulturalki lotuta daude iragankortasunarekin eta iheskortasunaren irudikapenarekin, zimeldu egiten baitira denboraren poderioz.

Piezak egiteko prozesuan, Bestuek "elementuak iragazi eta birrindu egiten ditu, gero moldeak erabiliz forma emango dien materia likidoa lortu arte, barruan isuritakoa harrapatu eta immobilizatuz".

Itxura batean oinarrizkoak diren formak hartzen dituzte pieza horiek: lingoteak, esferak, pilareak edota adreiluak; inolaz ere, "organikotasunaren memoria eta materialen bizi-erregistroa badute, ezarritako forma gaindi-tzen dutelarik".

Artistaren aukeraketak eta pieza hauek egiteko erabilitako teknikak "eskulturaren posizioa anplifikatzen du, iraunkortasunetik askatuta, bere materialen baldintza galkorrek baldintzatutako iraupena izango dutelarik". Proiektu hau, beraz, posizio kritikoan kokatzen da material nobleak diren horiek erabili ohi dituen eskulturgintza modernoaren aurrean, itxura batean hondakinezkoak diren elementuen hauskortasuna erabiliz, ziklikoki bizitzak markatutako testuinguruetara igortzen baikaituzte, horiek direlako, hain zuzen ere, eskultura-proiektu horren funtsezko eta oinarrizko baldintzak. Horrela, Oteizaren eskulturarekin aurrez aurre jartzen diren poetika bereziko lanak sortzen dira, elkarren arteko topaguneak ere sortzen badira ere.

Esate baterako hilarriaren kontzeptuan antzematen da topaketa hori; Oteizak berak esan zuenez, "bizitza transmititzen eta luzatzen den" obretan erabili zuen berak, eta Bestuék berriz, Bolardo de arena en la playa de Riazor (Samuel) piezan ere erabiltzen du, A Coruñan 2021ean eraildako Samuel Luiz gazteari erreferen-tzia eginez. Bestuék proposatzen duen esku-hartzea aldi baterako erakusketa-aretoan garatzen da nagusiki, baina pieza batzuek kokapen hori gainditu egin dute eta museoko beste espazio batzuetan erakusten dira, esate baterako, museoaren barrualdeko patioan kokatuta dagoen 2,40 metroko altuerako Pilar pieza.

Oteizaren obraren inguruan, sorkuntza garaikidetik abiatuta hausnarketarako agertoki berriak sortzeko helburuarekin, Jorge Oteiza Fundazio Museoak eta Huarteko Arte Garaikideko Zentroak elkarrekin garatutako Hazitegia egitasmoaren bosgarren proiektua da.

Proiektu horren baitan, David Bestuék ikerketa eta ekoizpen egonaldia egin zuen joan den urtarrilean Huarte Zentroan, prestakuntza prozesua garatu ahal izateko. l