- Patxi Zubizarretak Zerria lana aurkeztu zuen atzo, Erein argitaletxearen euskarazko narrazio-generoaren 88 orrialdeko liburua, Antton Olariaga ilustratzailearen laguntzarekin eginda.

Aurkezpena Donostiako Udal Liburutegian egin zen eta bertan Gasteizen aspalditik bizi den idazleak oso harro eta pozik agertu zen ilustratzailearekin batera egindako lanagatik. Biek, Inazio Mujika editorearekin batera, azaldu zuten hamahiru eta 17 urte bitarteko gazteentzako lan bat dela, baina Inazio Mujikak azpimarratu zuen irakurle helduentzat ere oso bideratua dagoela. "Hamahiru eta 17 urte bitarteko gazteentzat dago ida-tzita istorio hau, baina helduentzat eta adin horretako gazteentzat ere idatzita dagoela esango nuke nik. Baina, noski, guretzat ere bada", adierazi zuen Mujikak.

Ildo horretatik, "liburu hau gaur egungo gazteentzat inuksuit izateko gogoarekin sortu nuen, ni neu inuiten antzera abiatu nintzen idazketaren tundran eta elurretan barrena, jakin gabe nora nindoan, galdurik ote nenbilen, batez ere kontuan izanik gure literaturan beharbada gazte arloan dagoela hutsunerik nabarmenena. Orain dela 30 urte Lizardi Saria eskurarazi zidan Matias Ploffen erabakiak ipuinean bezala, abentura gogo berberarekin abiatu nintzen eta poztasun handia hartu dut berriro ere epaimahaiak lan hau inuksuit eta mugarri izendatu duelako, hain zuzen ere Lizardi Sariak 40 urte betetzen dituen data seinalatu honetan", adierazi zuen Patxi Zubizarreta idazleak. Izan ere, liburu honek Xabier Lizardi Literatura saria irabazi du. Epaimahaiaren oharrean laburbiltzen eta azpimarratzen denez, Zerria narrazioak abenturazko eta intrigazko literaturaren osagaiak ditu. Protagonista nagusia Bereket da, sortzez etiopiarra den emakumezko bat, ofizioz glaziologoa. Ustekabean, gorpu batzuk agertu dira Suitzako Tsanfleuron glaziarrean, eta horien arrastoari segitzea erabaki du Bereketek. Izotzak aspaldiko gertakarien arrastoa gorde du, eta horiek pixkanaka aletuz joango dira irakurleek gaur egungo iker-tzailearen bidez. Ikerketak hara eta hona eramango ditu bai protagonista eta baita irakurlea ere, bilaketa eta bidaia uztartuz. "Narrazioa ongi bereizitako eta elkarren artean garbi lotutako hiru atal nagusitan banatua dago. Lehenak Alpeetara eramango gaitu, glaziarren mundura; bigarrenak Pirinioetara eta Ipar Euskal Herrira; eta azkenak, aspaldiko testu baten bidez, Parisera", azaldu du. "Ikerketan zehar puntu gogor eta gordinak ere azaleratzen dira, eta sakon-sakonean, gizatasunaren eta animaltasunaren inguruko gogoeta bat planteatzen zaigu". Gainera, estetikoki, liburu hau testu dotorea da, kapitulu biribilak eta ondo josiak dituena. "Gainera, literatura-maila nabarmeneko hainbat gai ere eskain-tzen ditu. Azkenik, literatur maila azpimarragarria eskaintzeaz gain, testuak aukera ematen du askotariko gaiak jorratzeko, interes handia izan dezaketenak 16 urtetik gorako gazteekin lantzeko: glaziarren ikerketa, gorpuen kontserbazioa, Junes Cazenave-Harigileren obra, Kanadako Nenana Ice Classic delakoa, eta abar luzea", baloratu zuen emaimahiak saria ematerakoan. Aurkezpenean, idazlea pozik agertu zen egindako lanagatik eta liburuaren emai-tzagatik, eta "gustura sentitu naiz lan hau egiten" esan zuen.

Azken asteetan Ukrainako gerraren ondorioz herritarrek bizi dituzten egun eta ordu ilunak ere aipatu zituen, baita hainbat metafora ere egin zituen, gerran hiltzen dituzten pertsonak ipuinetako otsoekin konpara-tzeko, baina literaturak ordu ilun horiei oxigenoa ematen jarraitzen duela baloratu zuen. Bestalde, Olariaga ilustratzaileak ziurtatu zuen plazera sentitu zuela egin duen ilustrazio bakoitzean konplize izan den lan horretan ere. Hain zuzen, bere ekarpena guztientzako hizkuntza unibertsal batean idaztea izan dela ziurtatu zuen: marrazkian.

Aurkeztutako liburu berria 13 eta 17 urte bitarteko gazteentzat da bereziki, baina helduentzat ere idatzita dago

'Zerria'k hainbat gai planteatzen ditu, irakurleak gizateriari buruz gogoeta egitera bultzatzeko, beste gogoeta batzuen artean