- Austerlitz

2001ean argitaratutakoa, "mende honek eman duen eleberririk originalenetakoa da". Horixe dio Igela argitaletxeak, idazle germaniarraren obra ezagunaren euskarazko liburuaren atzealdean. Aurkezpena atzo egin zuten Donostian, Idoia Santamaria itzultzailea ere bertan zelarik.

Eleberriaren narratzailearen, eta iraganik, aberririk eta hizkuntzarik gabeko gizona den eta dagoen leku guztietan sarkin sentitzen den Jacques Austerlitzen -nobelari izena ematen dion pertsonaia - arteko elkarrizketaren bitartez, joan den mendeko Europaren historia osoa zeharkatzen duen bidaia da liburu hau. Bien arteko solasaldiak bidaiari misteriotsuaren historia azalera-tzen du pixkanaka, eta, horrekin batera, "XX. mendeko Europaren memoria eta historia, jasandako itxaropenak eta basakeria ahots gordinez adieraziz".

Beraz, Austerlitz-en, kapitalismoa zein industrializazioa zeharkatuko dira, idazlearen ibilbidean behin eta berriz errepikatu izan den mende osoko juduen exodo eta jazarpena ere hizpide izanik. Gainera, batere erraza ez den lengoaia erabiltzen du, esaldi luze eta konplexuz josia, itzultzeko nahikoa korapilatsua.

Eleberri entzutetsua Idoia Santamariak euskaratu du; itzultzaile eta irakaslea da, Euskal Filologian lizen-tziaduna UPV/EHUn eta Elhuyar Fundazioko langilea 2004az geroztik.

Euskarazko bertsioari epilogoa idatzi dio Joseba Sarrionandiak, eta liburuaren azala Alain Urrutiak egin du. Austerlitz dagoeneko eskuragarri dago liburu dendetan, bai eta Igela argitaletxearen webgunean ere.