- Donostiako Crossoverrek, serieen inguruko jaialdiak, bere bosgarren edizioa beteko du aurten eta badu data: apirilaren 25etik 30era egingo da ohikoak diren egoitzetan, Koldo Mitxelena Kulturunean eta Tabakaleran.

Kultur Factory agentziarekin batera ekitaldia antolatzen Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak, atzo eman zuen ezagutzera hurrengo hitzorduaren kartela. Bosgarren edizio honi dagokion zenbaki erromatarra, V, aukeratu dute, Lurra inbaditzeko giza itxura hartu zuten musker estralurtarrei buruzko 80ko hamarkadako V serie mitikoari keinu eginez.

Walijai agentzia donostiarrak diseinatu du kartela, "telebistatik haratago zabaldu eta pop kulturaren fenomeno bihurtu zen" telesaila gogora ekarriz. "Serieek gure garaian izan duten eraginaren eredua da", adierazi zuten egileek.

Jaialdiak ohiko egiturari eutsiko dio: serieak estreinatuko dira, mahai-inguruak eta aurkezpenak ere izango dira, eta aurreko urteetan bezalaxe, telebistako sorkun-tzaren erreferente ugari bilduko dira gure artean.

"Telesailen kultura hainbat ikuspegitatik aztertzen jarraituko du jaialdiak, beti publiko zabalarengan pentsatuz, dibertsioa eta eztabaida uztartuz, eta ikus-entzunezko sektoreko plataformen ekoizpenaren erakusleiho izatea bilatuz", nabarmendu du foru erakundeak komunikabideei bidalitako oharrean.

Telesailak "diskurtso berriak sor-tzen ari dira, legitimazio kulturalaren bilaketan daudenez" eta "ba-tzuetan zinemarekin eta literaturarekin alderatzen" direla azpimarratu zuen Harkaitz Millan Kulturako foru diputatuak. "Fikzioa konta-tzeko eta kontsumitzeko moduetan eragina duen joera finkatu dute inolako zalantzarik gabe", gaineratu zuen.

Crossoverrek Zinemaldiaren eta "aliatu garrantzitsu diren" Donostia Turismoa eta Tabakaleraren babesa izaten jarraituko du. Aurten ikus-en-tzunezko 2deo laborategia ere lagun izango du, serie-proiektuak garatzeko 2deo Serieak egitasmoaren bidez.

Aurreko edizioetan, besteak beste, Diego San José gidoilariak, Mariano Barroso errealizadoreak, Leticia Dolera aktore eta zuzendariak eta Ane Gabarain aktoreak hartu dute parte jaialdian.