DONOSTIA - Cristina Iglesias donostiar eskultorea honoris causa doktore izendatuko du Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak bere eskultura-hiztegi bakarra aintzat hartuta, Espainiako eskulturaren erreferente bihurtu baitu.

Joaquín Goyache La Complutenseko errektoreak emango dio sari hori Unibertsitateko Paraninfoan hilaren 28an egingo den ekitaldian. Elena Blanch, La Complutenseko Arte Ederren Fakultateko dekanoa, amabitxia.

Errekonzimendu hau haren palmareetan sartzen da, hainbat sari jaso dituelarik aurretik: Arte Plastikoetako Sari Nazionala, Grosse Kunstpreis Berlin saria, Londresko Royal Academy of the Arts eskolako arkitektura-saria... Iglesias izan zen sari hori irabazi zuen lehen artista plastikoa, arkitektoentzat erreserbatua.

Iglesias (Donostia, 1956) Madrilen bizi da eta bertan lan egiten du. Bere ibilbidean estilo eskultoriko propioa garatu du, arkitektura, literatura eta bestelako eraginak bateratzen dituzten ingurune murgildu eta esperimentalak sortzeko. Arte grafikoak eta papera bere diskurtsoaren funtsezko puntuak dira.

Eskultoreak sortutako lanen artean, eskala handiko enkarguak, Pradoko Museoko zeremonia ateak edo Iturri Sakona nabarmentzen dira, Anberesko Arte Ederren Errege Museoaren sarreran. Paisaia naturalean egindako lanak ere nabarmentzen dituzte, hala nola Hondalea, iaz Donostiako Santa Klara uharteko itsasargian estreinatu zuen eskultura.

Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko beste doktore batzuk ere inbestituko dituzte.