Rikardo Arregi Sarien aurtengo irabazleen berri eman dute Andoaingo Bastero kulturgunean egin den ekitaldian. 2021eko Kazetaritza saria Beñat Zalduak idatzitako 'Nola iritsi gara honaino' seriearentzat izan da, Garan argitaratutakoa. Eta Komunikazio saria berriz, duela urtebete sortutako 'Basilika' podcastak irabazi du. Atal bakoitzeko garaileek 9.000 euro eskuratu dituzte, eta baita Xabier Lakak egindako eskultura bana ere. Aurtengo edizioak Martin Ugalde izan du gogoan.