- Bizitza errealaren eta artearen arteko harremanari buruzko gogoeta den Bizitza happening izeneko soinu-instalazioa eraiki du Maialen Lujanbiok. Bere begiz ikusi zituen bi musulman oinutsik Tabakalera zentroko eskaileraren azpian belaunikatuta otoitz egiten, eta bertsolariak bizitako pasarte hura izan da “txinparta”.

Scala egitasmoko hirugarren lana da; bertan, Donostiako Tabakalera eraikineko eskailera nagusirako ad hoc egindako ekoizpenak aurkezten dira, musikara eta soinura hurbiltzeko moduak ikertzeko helburuarekin.

Bizitza Happening egiteko ideia Lujanbiok nahi gabe bizitako “gertaeratik” sortu zen. Pasartea bere begiz ikusi zuen leku berean jarritako testu batean azaltzen duenez, hantxe zeuden bi pertsona belauniko, ekialdera begira, eta bi er-tzainek zertan ari ziren galdetutakoan, haiek “otoitz egiten” eran-tzun omen zieten musulmanek.

“Protagonista jakin batzuk banituen, eta, hortik abiatuta hasi nin-tzen soinuaren eta poetikaren bila”, azaldu zuen atzo Lujanbiok, otsailaren 27ra arte zabalik egongo den instalazioaren aurkezpenean.