komunikazioa

Gaur gauean ‘11-S, testigos de la tragedia’

20. urteurrenean, National Geographic-ek atentatuaren dokumentala estreinatuko du

30.08.2021 | 00:25
Irailaren 11ko atentatuak mundua aldatu zuen. Argazkia: N.G.

donostia – New Yorkeko Washington DC eta Pennsylvaniako atentatuen 20. urteurrena dela eta, 11-S Testigos de la Tragedia (9/11: One Day in America) estreinatuko du National Geographic-ek. Dokumental sail horretan egun horretako gertaerak konta-tzen dira, bertan egon eta bizirik atera zirenen eta larrialdi zerbi-tzuetako pertsonen lekukotzak eskainiz.

9/11 Memorial & Museumekin eta Emmya irabazitako 72 Films-ekin elkarlanean ekoitzitako telesailaren lehen atala, Respuesta Inicial, ekainaren 11n estreinatu zen Tribecako Zinemaldiko sail ofizialean. AFI Docseko sail ofizialean eta Sheffieldeko dokumentalen Nazioarteko Jaialdian ere izan da ikusgai.

Guztira, telesail osoak zazpi orduko iraupena du, eta lau gauez jarraian eskainiko da National Geographic-en.

Dokusail hau sortzeko, errealizadore-taldeak 951 orduko artxiboko materiala ikuskatu zuen, asko inoiz ikusi gabeak, orain 20 urteko egun lazgarri hartan gertatutakoaren kontaketa barnerakoia eta hunkigarria osatu ahal izateko.

"11-S: testigos de la tragedia, egun horietako gertakariek hainbeste bizitza nola ukitu zituztenari buruzko begirada osoa eta intimoa da; eta elkar salbatzeko ahaleginean jardun zuten hainbat eta hainbat pertsona ezezagunen ekintza heroikoak erakusten dizkigu" adierazi du National Geographic-ek ohar batean.

Hiru urte luzez, errealizadoreek 54 pertsona elkarrizketatu dituzte 235 orduz, irailaren 11ko historia osoa kronologikoki kontatzeko, betiere, lehen pertsonan.

datu-bilketa New Yorkeko Suhiltzaileen Sailak (FDNY) eta New Yorkeko Polizia Departamentuak (NYPD) iraileko goiz hartan World Trade Center zentrora joateko lehen deia jaso zuten unetik hasi, eta erasoen ondorengo suntsiketaraino, National Geographic-ek kronologikoki konta-tzen du egun hartan gertatutakoa, artxiboko irudiak eta kazetariek zein oinezkoek egindakoa materialak erabiliz. Material ikusgarri horretan, inoiz ikusi gabeko hainbat irudi ere badago.

noticias de noticiasdegipuzkoa