- Irabazi arte da EITB prestatzen ari den haur eta gazteei zuzendutako fikziozko telesailaren izenburua. Go!azen-en arrakastak bermatua, Pausokak asteak daramatza Donostian eta inguruetan ikus-entzunezko proposamen hau grabatzen, eta EITBrentzat oso garrantzitsuak diren gaiak eta balioak jorratuko ditu, hala nola, emakumeak kirolean, elkartasunean eta adiskidetasunean.

Arene (Sua Enparantza) Bartzelonan bizi den eta futbolean jokatzen duen nerabea da. Hala ere, ama istripu batean hil ondoren, aitak Euskadiko jaioterrira itzultzea erabaki du. Arenek bizimodu berrira egokitu beharko du, aitonarekin bizitzen ohitu eta lagun berriak egin. Baina, batez ere, Arenek inguruan dituen aurreiritzien aurka borrokatu beharko du, emakumezkoen futbol-talde bat sortzeko, herriko lehena.

Proiektu honekin, EITBk publiko berri batera iritsi nahi du, eta sortu zenetik bere gain hartu zuen funtzio soziala bete. Irabazi arte telesaileko protagonisten bidez, futbolaren eta, oro har, kirolaren munduan bizi den errealitatea, emakumearen ahalduntzea, nerabeen eta gurasoen arteko harremanak, familia eta, oro har, gaur egungo nerabeek dituzten erronkak islatzen saiatuko da.

Javier García de Vicuñak zuzenduko du telesaila da. Besteak beste, Sua Enparantza (Arene), Iker Galartza (Larra) eta José Ramón Soroiz (Aitona) izango dira protagonistak. Gainera, gazteen rolak irudikatzen, hauek izango dira: Ane Iturrate (Leire), Nahia Sillero (Nora), Ane Garmendia (Itsaso), Ainhoa Azpitarte (Olatz), Joana Garitano (Lili), Aritz Basterra (Jon), Ibai Ugarte (Amets) eta Ander Rovira (Gorka). Bestalde, Álvaro Garayaldek (Peio), Patricia Urrutiak (Ane), Tessa Andonegik (Idoia) eta Eriz Alberdik (Martxelo) helduen unibertsoa interpretatuko dute.

Fikzio berriak Go!azen fenomenoaren jarraipena izan nahi du. Sei denboraldi ditu atzean, eta zazpigarrena bidean da. Horren ondorioz, etengabe garatzen ari den proiektu transmedia bihurtu da, eta seriearen jarraitzaileekin elkarreragina izatea du helburu.