- Donostiako Musika hamabostaldiak Xabier Erkiziaren soinu-lan bat dohaintzan eman dio San Telmo Museoari. Ekimen horrekin abiatu da, dohaintzetan eta Donostiako museoan egingo diren kontzertu eta jardueretan islatuko den bi erakundeen arteko lankidetza.

Bi erakundetako ordezkariek atzo jakinarazi zutenez, lankidetza hi-tzarmena sinatu dute, Hamabostaldiaren programazioaren barruan, museoan musika jarduerak antola-tzeko. Urtero adostuko dituzte udan San Telmoko eskaintza aberastuko duten zenbat errezitaldi eta bestelako jarduera eskaini, beti ere "Kultur sustapena bultzatzea" eta artista gazteei laguntzea helburu izanik.

Hitzarmenean zehaztu denez, Musika Hamabostaldiak urtero emango dio San Telmori museoarekin aldez aurretik hitzartutako obra bat, museoak bere bildumetan sartuko duena, eta lehenengoa Xabier Erkiziaren pieza izango da.

Zubiak zauriak dira, zauriak orbainak, orbainak izenak izeneko 60 minutuko ikus-entzunezko instalazioa da kasu honetan. Bertan, Lesakan jaiotako artista nafarrak, Urumea ibaiko zubietan eta beste egitura arkitektoniko batzuetan egindako grabazioak bildu ditu.

Obra osatzen duen artxiboa minutu bateko iraupena duten zatiekin eraikita dago. Zubien barruan eta egituretan hartutako grabazio bibrazionalen bidez, trafikoa eta eguneroko erabilera islatzen duten eguneroko jarduerak erakusten ditu, "Hiri-egitura gisa duten idiosinkrasiaren zati bat zehaztuz".

Egituren nomenklaturei buruzko grabazio eta ikerketa hauen bitartez, Erkiziak "irakurketa paisajistiko esperimentala" proposatzen du. Soinu-lana San Telmoko areto nagusian egongo da entzungai abuztuaren 3tik 31ra.

Musika Hamabostaldiak urtero emango dio San Telmori museoarekin aldez aurretik hitzartutako obra bat bere boldiman sartzeko