erk egiten gaitu euskaldun? Edo, beste modu batean galdetuta, "zeintzuk dira euskal balioak?". Hauxe izan da Ana Urkizak, Eusko Ikaskuntzako lehendakari eta NOTICIAS DE GIPUZKOAko kolaboratzaileak Garen hori liburuan luzatu duen galdera. Itaun horri erantzun asmoz kultur arloko zortzi ordezkari elkarrizketatu ditu -zazpi, arte ederretako ordezkariak, gure zortzigarren artea den bertsolaritzakoa gehituz-, beste hainbeste aditurekin batera, azken multzo honetan, komunikatzaileen ikuspegian murgilduz. Jon Garaño zinemagileak, Irati Jimenez idazleak, Jon Maya dantzariak eta Elena Arzak sukaldarik, besteak beste, sorkuntza lokala unibertsaltasunera eramateko gakoak eskaini dizkiote Urkiari.

Prozesu honen guztiaren ondorioz idazleak bildu dituen balioak ez ditu liburuan zerrendatu, modu transbertsalean agertzen baitira. Atzo, ordea, Donostiako Koldo Mitxelenan Elkarrek antolatu zuen prentsaurrekoan, Urkizak elkarrizketa guztietatik eratorri dituen zortziak aipatu zituen. Horien artean, lehenengo biak, hizketaldi gehienetan agertu omen dira: "herri izateko borondatea", alde batetik, eta euskara eta kultura direla "euskaldun egiten gaituztenak".

Sortzaileak. Irati Jimenez, Carmelo Ortiz del Elguea, Jon Maya Sein, Xabier Barrutieta, Dora Salazar, Jon Garalo, Juan Carlos Perez eta Xabier Paya.

Komunikazioan adituak. Jon Bergara, Eduardo Apodaka, Elixabete Garmendia, Olatz Legarza, Ximun Fuchs, Iraia Oiartzabal, Elena Arzak eta Iñigo Ucin.

Zortzi balioak: Herri izateko borondatea; euskarak eta euskal kulturak egiten gaitu euskaldun; auzolana, kooperazioa, elkarlana eta kooperatibismoa; ekintzailetza, erronkazaletasuna eta berrikuntza; lanaren kalitatea, bikaintasuna, zintzotasuna eta koerentzia; berdintasun politiko eta soziala; gastronomia; eta ahozkotasuna eta bat-batekotasuna.