Eider Rodriguez denbora luzez ibili zen mahai baten inguruan oilasko errea jatera biltzen zen familia "normatibo" bati buruzko istorioa buruan zuela. Istorio horretan, amak hondarrak jaten ditu beti, oilaskoaren hegalak. Bere ahizpa Arrate Rodriguez ilustratzaileari proposatu zion Oilasko hegalak bezala kaleratutako albuma ilustratzea. Sentitzeko sortua izan den liburukia da: "Bakardadea, berekoikeria, haserrea, elkartasuna, askatasuna eta maitasuna bezalako sentimenduak jorratzen ditu irudiz irudi, hitzez hitz eta kolorez kolore".