- Maddi Ane Txoperena idazlea izan da aurtengo XXIII. Igar-tza Sariaren irabazlea; Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko antolatzen duten beka. Elkarrek atzo ezagutzera eman zuenez, deialdi honetara 16 proiektu aurkeztu dira, eta Ez erran inori izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotzea adostu dute Ana Jaka, Irati Jimenez eta Garazi Kamio epaimahaikideek.

Sariak 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza. Maddi Ane Txoperena Hendaian jaio zen 1994an eta gaur egun Lesakan bizi da. Gizarte Antropologia ikasketak egin ditu, bertsolari gisa nabarmendu izan da eta ogibidez kazetaritzan dihardu. "Ez erran inori proiektuak umetan sexu-abusuak jasandako neska baten istorioa kontatzen du: gertakari hori barruan lozorroan gorderik eduki ondoren hainbat urtez, piztia erna-tzen zaio eta mina berpizten. Erruduntasun-sentimenduek eta autoestimu-faltak jazarrita, sexuan hartu nahiko du babesa: harreman korapilatsuetan, lagunarte konplikatu batean", azaldu zuen Elkarrek.