DONOSTIA - En Tol Sarmiento (ETS) taldeak itxialdi egoeran inspiratuta dagoen abesti kolektiboa eta bideoklipa plazaratu ditu."Zurekin batera" abestian, taldeak kantura jarraitzaile-laguntzaileen ekarpenak ekarri ditu, bideoaren gidoian eta abesteko orduan. ETS taldeak helburu nagusi bat agertu nahi du bideokliparekin: maitasuna xuxurla diezaiola bakoitzak bere ondoan dituen lagunei. Balada itxura duen maitasun kolektiborako deia, elkarrengana hurbiltzeko asmo trinkoarekin.