IÑIGO Lopez Simonek irabazi du Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen dituen Tene Mujika beka. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero sariketa, eta 2020koa eskuratu du Lopezek. Zehazki, Bilbon 50 eta 60ko hamarkadetan eratu zen txabolismoaren fenomenoa aztertuko du. Urtebete dauka proiektua garatu eta liburu modura argitaratzeko.

Basaurin jaioa, Algortan egin du bizitza gehiena Iñigo Lopez Simonek. Hala ere, Bilbon bizi da orain lau urte. Historia ikasi zuen Gasteizen, baita Historia Garaikideari buruzko masterra egin ere. Horrez gain, hiri marjinalitatearen inguruko doktoretza-tesia aurkeztu zuen orain dela urte bi. Kontatzen duenez, Master Amaierako Lana egiteko gaia aukeratu behar zuenean, Quinquis de los 80, cine, prensa y calle izeneko erakusketa egin zuten Bilboko Alondegian. Erakusketan, beste gauza batzuen artean, gazte delinkuentzia aipatzen zuten, eta hiru auzo nabarmentzen zituzten: Bilboko Otxarkoaga, Madrilgo San Blas, eta Bartzelonako La Mina.

Lehenagotik ere gaiarekiko interesa bazuen ere, hura lantzeko arrazoi ugari aurkitu zituen erakusketan. Ikertzeari ekin zion orduan, hiri marjinalitatea bezalako faktore urbanistiko batek gazte delinkuentzian izan dezakeen eragina aztertzeko asmoz. Horretarako, Bilboko Otxarkoagan ipini zuen fokua, hurbiltasun geografikoagatik, baina baita Madrilgo San Blasen ere, eta lau hilabete eman zituen bertan ikertzen. Tesia defendatuta, Bilboko txabolismoaren gaia azaletik landuta utzi zuela pentsatzen du, eta horretan sakontzeko gogoak eraman du bere proiektua Tene Mujika bekara aurkeztera.

BILBOKO TXABOLA-AUZOAK Bilboko lehenengo etxola-auzoak 50eko hamarkada hasieran eraiki ziren, Lopezek azaldu duenez. Hamarkada horretan, izugarrizko migrazio uholdea jaso zuen Euskal Herriak, eta bereziki Bilbok. Izan ere, industria gehien zuen hiria zen. Lana soberan izan arren, bestalde, Bilbo ez zegoen prest horrenbeste jende jasotzeko, ez baitzegoen guztientzako etxebizitzarik. Hortaz, euren etxe propioak eraikitzen hasi ziren.

Lopezek azaldu duenez, “presaka eta eskura zituzten baliabideekin” eraikitzen zituzten etxolak, betiere gauez eta ezkutuan. Izan ere, ustez, bazegoen lege bat esaten zuena udaltzainek etxea bota ahal izateko ikusi behar zutela zelan eraikitzen zuten. Ez bazuten ikusten, ezin zuten bota. tziez baliatzeko. Fase hau amaituta, lana egituratzen hasiko dela esan du. Izan ere, urtebeteko epea du proiektua burutzeko, Elkar argitaletxeak liburu modura argitaratu dezan. Auzo horiek Bilbo inguratzen duten mendi magaletan zeudela kontatu du historialariak; Kobetamendin, Enekurin, etab. Baina baita hiri erdian ere, gaur egun Guggenheim Museoa dagoen lekuan, adibidez.

Etxola horietan zituzten bizi-baldintzak oso gogorrak ziren: “Gela bakarreko etxeak ziren, egurrez eta gau bakar batean eraikiak. Gela bakar horretan bizi zen familia oso bat edo bi, eta bertan egiten zuten dena: lo, jan… Zorurik ere ez zeukaten, lokatza, hotza eta hezetasuna besterik ez”. Horrez gain, auzo horietan ez zegoen baliabiderik, eta momentuan indarrean zegoen udal-gobernuaren aldetik ezer jasotzen ez zutela azaldu du historialariak. Hortaz, auzokideen artean saretu eta Uretamendin, esaterako, eskola eta eliza eraiki zituzten.

1961ean, etxola-auzoak bota eta Otxarkoaga eraiki zuten, bertara eramateko txaboletan bizi ziren guztiak. Desjabetze hori bereziki bortitza izan zen, Lopezen hitzetan: “Bizibaldintzak gogorrak izan arren, etxoletan bizi zirenek bertan zituzten euren bizitzak, sareak eta lagunak. Hortaz, auzokideen erresistentzia izugarria izan zen. Lehenengo saiakeran udaltzainek ezin izan zituzten auzoak hustu, bigarrenean, aldiz, armadak hartu zuen parte, eta etxolak desegin zituzten”.

Azaltzen duenez, badaude oraindik mantentzen diren kasu batzuk, baina esan daiteke etxola-auzoen fenomenoa momentu horretan amaitu zela. Hori dela eta, bere ikerketa ere puntu horretan bukatzen da. Momentu honetan, materiala jasotzen ari dela aipatu du, Bilboko udalartxibotik eta hemerotekatik, garaiko egunkarietan presente zegoen gaia delako. Horrez gain, hainbat elkarrizketa pertsonal ere egin ditu, bertan bizi izan zirenen esperien