1968an Cristóbal Balenciaga jostun getariarra bere ogibidea utzi zuenean, bere sorkuntza gizon-emakume guztien ondare bihurtu zen. Balenciagaren jantziak ikergai bihurtu ziren eta mundu mailako erakusketetan ikusgai jarri zituzten.

125 urte bete ziren atzo Balenciaga jaio zela. Horregatik, bere izena daraman Getariako museoak programazio oparoa prestatu du aurten; besteak beste, bi erakusketa eta nazioarteko biltzar bat antolatu dituzte Balenciagaren ikuspegi pertsonala ezagutarazteko eta bere obra erakusteko.

Otsailaren 29an Moda eta Ondarea seriearen hirugarren erakusketa zabalduko da Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan. Azken urteotan, bertako lanaren ardatza izan da eta aurten Cristóbal izena jarriko diote erakusketari. "Maisuaren figura ezezagunean enfokatuko da", azaldu zuen Miren Vives, Cristóbal Balenciaga Museoko zuzendariak, atzo egindako aurkezpenean. Izan ere, jostunak jendearen begiradapetik urrundu egin baitzuen bere alderdi profesionala, eta erabat diskretua izan zen bere bizitza pertsonalarekin.

Erakusketan jarriko dituzten soinekoekin batera, Balenciagaren objektu pertsonalak erakutsiko dira, Museoko bildumatik hartuta. Besteak beste, laneko tresnak, gutunak eta jantziak egongo dira ikusgai, jostunaren egunerokotasuna eta zaletasunak erakusteko. "Horren bidez, bisitariengan hausnarketa bultzatu nahi dugu: objektu horiek guregana nola heldu diren eta horietako bakoitzak bere pertsonarekiko zer kontatzen duen pentsarazi nahi diegu", adierazi zuen Igor Uria erakusketaren komisario eta Museoko bildumen zuzendariak.

AlaÏa eta balenciaga Balenciagaren lana ondare bihurtzearekin batera hasi ziren lehen bilduma pribatuak sortzen, eta bildumagile garrantzitsuenetako bat Azzedine Alaïa diseinatzaile tunisiarra izan zen. "Balenciagak diseinatutako jan-tzi bilduma baten aldeko apustua egin zuen eta horrela sortu zuen Balentziagari buruz ezagutzen den artxibo garrantzitsuenetako bat", azaldu zuen Bingen Zupiria kultura eta hizkuntza politikako sailburuak.

Artxibo horretatik bi egileen 80 pieza inguru aukeratu dira, eta orain Parisko Azzedine Alaïa Elkartearen egoitzan daude ikusgai ekainaren 28ra arte. Ondoren, erakusketa Getariara ekarriko dute eta uztailaren 15etik abenduaren 31ra 120 modelo ezezagun erakutsiko dituzte proposamen zabalago batean. "Orain arte inork ikusi ez dituen lanak egongo dira bertan", nabarmendu zuen Zupiriak. Erakusketaren zuzendaria Oliver Saillard izango da, moda erakusketen komisarioa, Jamestown markaren zuzendari sortzailea eta Parisko Palais Galliera museoaren zuzendari ohia.

nazioarteko 1. biltzarra Bestalde, moda-sortzailea jaio zela 125 urte bete direla ospatzeko, ikerketako Cristóbal Balenciaga Nazioarteko I. Biltzarra antolatuko da urriaren 1etik 2ra Museoan bertan, mundu akademikoari zuzenduta. Sortzaileari, haren testuinguruari eta lanari buruzko interpretazio berriak egitea eta datu berriak ematea sustatu nahi dute antolatzaileek eta biltzarraren emaitzak argitalpen zientifiko batean argitaratuko dira.

Nazioarteko I. Biltzarrean ikusgai jarri nahi dituzte jostunari eta haren ondareari buruzko kalitatezko lan eta ikerketa-proposamen berritzaileak. Horien artean egongo dira Balenciagaren inguruko testu biografiko, kultural eta profesionalak aztertuko dituzten ikerketak ere.

"Nazioarteko I. Biltzarrerako jaso ditugun proposamen guztiak Cristóbal Balenciagaren obra ongi ezagutzen duen zientzia-batzorde batek aztertu ditu", nabarmendu zuen Uriak. Horien artean daude, besteak beste, Miren Arzalluz, Palais Galliera museoaren zuzendaria; Ana Balda, Nafarroako Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko irakaslea; Gaspard de Massé, Parisko Balenciaga Artxiboaren arduraduna; Lesley E. Miller, Londresko Victoria & Albert Museum-eko kontserbatzaile burua eta Paolo Volonté, Milaneko politeknikoko School of Desing-eko irakaslea.

"Gure asmoa bigarren biltzar bat ere egotea da. Aurten 40 proposamen baino gehiago bildu ditugu eta horrelako ekimenen bidez ikertzaileen interesa piztea lortzen dugu", gaineratu zuen Museoaren zuzendariak.

Gainera, Cristóbal Balenciaga Udako Eskolaren IV. edizioa ospatuko da aurten, EHUk Donostian egiten dituen udako ikastaroen baitan. Modaren sektorean iraunkortasuna sustatzeko lurralde-estrategiak izenburupean, bereizteko estrategia moduan iraunkortasuna hautatu duten lurraldetako estrategia arrakastatsuak eta negozio-ereduak aztertuko dira bertan. Udako ikastaroa irailaren 4an egingo da.

Cristóbal Balenciaga Museoak jostunari buruzko bi erakusketa eta Nazioarteko I. Biltzarra antolatu ditu haren 125. urteurrena ospatzeko.

Moda y Patrimonio: 'Cristóbal'. El próximo 29 de febrero se inaugurará la tercera exposición de la serie Moda y Patrimonio, eje del trabajo del museo en los últimos años. La exposición de este año, llamada Cristóbal, estará disponible hasta el 22 de junio.

'Alaïa and Balenciaga. Sculptors of Shape'. El 15 de julio, el museo acogerá la colección Balenciaga del diseñador Azzedine Alaïa, en una exposición inédita bajo la dirección del reputado Olivier Saillard, comisario de exposicionesde moda, director creativo de su marca Jamestown y antiguo director del Palais Galliera, Museo de la Moda de París. Estará abierta hasta el 31 de diciembre.

1 y 2 de octubre. El museo organizará el primer. Congreso Internacional Cristóbal Balenciaga de investigación dirigido al mundo académico.

4 de septiembre. Este año tendrá lugar la IV edición de la Escuela de Verano Cristóbal Balenciaga Museoa dentro de los cursos de verano de la UPV en Donostia.