"Bizi dugun mundua ez da espero genuena"
Ana Malagon idazleak bere lehenengo liburua aurkeztu du, 'Lasai, ez da ezer gertatzen', mikroipuinez osatutakoa Bakardadea eta frustrazioa dira jorratu dituen gai nagusiak
donostia- Web literaturak ere ematen ditu bere emaitzak. Modu efimero batean idazten diren istorio motzak Interneti esker sortutako literatura da, baina lan digital hauek ere badaukate liburu bilakatzea. Ana Malagonen (Donostia, 1978) lehen liburua da Lasai, ez da ezer gertatzen eta Elkar argitaletxeak kaleratu du. Guztira, 162 ipuin laburrez osatuta dago, haur-tzaroa, bizitza modernoa, bizitza platonikoa eta heriotza kategorietan banatuta.
Duela bi urte hasi zen Malagon blog batean ipuinak idazten. "Egunean bat idaztea pentsatu nuen, baina hori zerbait platonikoa dela konturatu nintzen gero", barre egin zuen. Kontatzeko istorioak zeuzkala sinestu zuenean, hauek bildu eta liburu forma emateari ekin zion. "Batzuk berriak dira, beste batzuk zeharo aldatu ditut eta azkenik, badaude liburuan sartu ez ditudan ipuinak ere", azaldu zuen. Hala ere, gehienak bere koaderno digitaletik ateratakoak dira.
"Istorio hauek kontatzeko honakoa zen formatu aproposena", azaldu zuen atzo idazleak ipuin laburren liga "regional preferentean" joka-tzea erabaki izana argudiatzean. Gainera, bereziki zaila egin zitzaion 162 ipuin horiek -160 izan behar zuten hasiera batean- independenteak diren arren, bata bestearen atzetik irakurtzeko moduan jarri nahi bai-tzituen.
Bestalde, tematikari dagokionez, denen atzetik dauden bi gai nagusiak bakardadea eta frustrazioa direla adierazi zuen. "Bizitzen ari garen mundua ez da espero genuena", gaineratu zuen. Haur baten bizitzan dauden momentu txiki baina garrantzitsuak biltzen ditu, baita heriotzak, "bizitzako une garran-tzitsuena izanik", jendearengan duen eragina, eta badaude ipuin sentimentalagoak ere.
Idazkera aldetik, umore tonu bat ageri da ia ipuin guztietan. "Ironia erabiltzen dut autodefentsa moduan", adierazi zuen idazleak, baina beste mota bateko testuak ere badaudela gehitu zuen.
Iban Zaldua idazlea izan da hi-tzaurrea egiteaz arduratu dena. "Ohore bat da, liburu inportante bat iruditzen zait, ezkutuko egile bat berreskuratzeko aukera ematen baitu", adierazi zuen. Bere ustetan, "eguneroko kontuetan aurkitzen den koxka hori bilatzen du Anak, horretan distiratzen du". Liburu "urbanita" bezala kalifikatu zuen, eta metaforen aldetik, oso idazkera "naturala" dela deritzo. Zuzenean doa harira, eta Iban Zalduaren ustez, horrek egiten ditu eraginkorrak. Gainera, umorea eralbiltzen duen arren, hitzaurrearen egilearen ustez, liburua osatzen duten testuek "desasosegua sortzen dute".
"Niaren literatura egiten du, neuaren bilakatu gabe", adierazi zuen. Zalduak modu pausatu batean irakur-tzea gomendatu zuen, eta "berrirakurketak" ere ondo onartzen dituela gaineratu zuen.
Laztana, ez zitzaidan inolaz ere burutik pasa horrelakorik gerta zitekeenik. Aurretik beste neskekin bezala, diskrezio handiz sartu nituen zure gorpuaren zatiak kontenedore hartan, zabor poltsetan bildurik. Ez, ez zitzaidan okurritu kontenedoreak arratsalde nahasi hartan Bulebarren erdian bukatuko zuenik, iraulita, erretzen, Eta zure zatiak asfaltoan zabalduko zirenik, eztanda baten ondoren bezala. Hanka. Oina. Eskua. Bular bat. Manifestariak eta ertzainak izoztu egin omen ziren zure infuruan. Koktelak eta gomazko pilotak albora utzi zituzten, mutu eta zurbil. Hori omen diote lekukoek. Ez dut egunkaria erosi. Ez zait politika interesatzen, sentimentalegia naiz.
Serio zeuden gurasoak bi ahizpei begira. Ez zuen gaizki egindako ezer gogoratzen. Arratsaldean parkean ibili zen, beti bezala, auzoko lagunekin. Ez zen ezer berezirik gertatu. Ez haserrerik. Ez istripurik.
"Zer egin ote duzu oraingoan", esan zion Martari belarrira.
"Zer egin ote duzu zuk, nik ez dut ezer egin".
"Zuen aitak eta biok banatu egin behar dugu".
"Elkar maitatzeari utzi diogu eta hoberena dela pentsatu dugu".
"Baina zuek maite zaituztegu, asko maite zaituztegu".
Isilunea.
"Nik ez dut Marta maite, banatu naiteke ni ere?".
"Bai, guk ere banatu egin nahi dugu".
Isilune ozenago bat.
Más en Cultura
-
"No sé si este será mi último Jazzaldia como director, no depende de mí y trabajo ya para 2026"
-
"The Beach Boys nos cancelaron tres veces. Al final vienen al Kursaal y haciéndonos buen precio"
-
Francia inaugura un museo para los perros, el segundo más grande del mundo
-
Gordailua cumple diez años en Irun con más de 700.000 piezas