- Repsolek eta Telefónica Españak, estatuan izugarri hazten ari den autokontsumorako negozio fotovoltaikoa garatzeko, sozietate bat eratuko dute atzo bi konpainiek komunikatu bateratuan jakinarazi zutenez. Arauzko onarpenak eskuratu ondoren, sozietate berriak autokontsumorako irtenbide integrala eskainiko die bezero partikularrei, bizilagunen komunitateei, baita enpresei ere -enpresa txiki eta ertainei zein enpresa handiei -, eguzki-panelak instala-tzeko.

Hitzarmen honi esker, etxean zein enpresetan beste energia-zerbitzu batzuk elkarrekin bultzatzeko aukera berriak ere sortuko zaizkie bi konpainia hauei.

Esate baterako, bere kanalen kapilaritateaz eta banaketan duen sendotasunaz gain, instalazio horiek merkatuan konektibitate diferentzialaz hornitzeko gaitasun teknologikoa, alian-tza horren eskura jarriko du Telefonicak.

Repsolek, aldiz, Espainian autokon-tsumorako eta multienergian duen esperientzia batuko du, eta horri esker, bien arteko negozio berri honetako bezeroei, instalazio fotovoltaikoa osatuko duen tarifa elektriko esklusiboa eskainiko zaie. Bezeroen behar guztiak asetzeko gauza izan diren adituak izango ditu sozietate berriak: autokontsumoak eskaintzen dizkien aukerak argitzeko, euren premiak ongien aseko dituen instalazioaren diseinuari buruz aholkatzeko, edota behin energia sortzen ari direnean edo saldu ondorengo zerbitzuetan funtzionamenduari buruzko edozein galderari erantzuteko.

Arreta pertsonalizatua bi konpainiek nabarmendu zutenez, bezeroarekiko arreta eta laguntza, oso hurbilekoa eta etengabea izango da. Aipatu bezala, behin baimen erregulatzaileak eskuratuta, eskaintza erabat pertsonalizatua izango da bezero mota bakoitzarentzat, bere kontsumo maila eta ohituren araberakoa, egungo argiaren fakturan aurrezpenik handiena erdietsi nahian.

Besteak beste, honako onura hauek izango ditu: instalazioa kontrolatzeko eta energia-gastua etengabe optimizatzeko aplikazio mugikorra, kontsumitzaile mota bakoitzerako finantzaketa pertsonalizatua, eta instalazio fotovoltaikoari lotutako balio erantsiko beste zerbitzu batzuk.