Síguenos en redes sociales:

Europa eskura du Bidasoa Irunek

Bidasoa-Irunek Artalekun lortutako hiru goleko errenta defendatu beharko du gaur Nexeren pistan

Europa eskura du Bidasoa Irunek

- EHF Europako Ligako multzoen fasean sartzeko, Bidasoa-Irunek RK Nexeren aurkako kanporaketa irabazten saiatuko da gaur Kroazian, 18.00etatik aurrera.

Jacobo Cuetararen mutilek Artalekun jokatutako joaneko partidako markagailua alde izango dute (30-27).

Azken hamar minutuetan irundarrek kanporaketan aurrea har-tzea lortu zuten, hiru goleko aldearekin, bigarren zatian atzetik joan eta gero, defentsan eta erasoan akatsa ugari egin ondoren.

Talde irundarra bart abiatu zen Kroazia aldera, bertan "irabazteko" asmoarekin, Jacobo Cuétara entrenatzaileak eta Iker Serrano kapitainak iragan larunbateko prentsaurrekoan garbi adierazi zutenez.

Entrena-tzaile asturiarrak jokalari guztiak bere esanetara izango ditu, Artalekun Kroaziaren aurkako joaneko partidan jasandako min eta kolpeak gainditu ostean, Rodrigo Salinas eta Kauldi Odriozola ere osatuta baitaude.

Joan den asteburuan taldeak ez zuen partidarik jokatu Asobal ligan (BM Logroño La Riojaren aurkako norgehiagoka bertan behera geratu zen Errioxako taldea COVID-19ak erasanda zegoelako), eta "entrenamendu erritmo pixka bat gehiago hartzeko eta fresko iristeko" baliagarri izan zaio talde gipuzkoarrari, Cuetararen esanetan.